Mugikorretarako bideo-jokoak

ISLAND SURVIVAL STORY

Gure helburua uharte isolatu batean bizi diren munstro guztien aurka borrokatu behar duen talde baten buru izatea da. Erasoaldiak gero eta bortitzagoak izango dira, eta bizirauteko dugun itxaropen bakarra gure ekipoa hobetzen lagunduko diguten materialak biltzea izango da. Jokoa bi zatitan dago banatuta: eraikuntza fasea, non borroketan zehar lortzen ditugun baliabideak administratu beharko ditugun, eta borroka fasea, non gure helburua hil gabe ehun gau bizirik irautea izango den, gure gatibualditik ihes egin ahal izateko. Estrategia on bat izatea funtsezkoa da uhartetik bizirik ateratzeko.

ANOTHER EDEN

Iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko fantasiazko munduan girotutako jokoa da. Jokalariek Aldo eta bere arreba Feinnerekin hasiko dute abentura, baina, aurrera egin ahala, heroi berriak errekrutatu ahal izango dituzte. Taldea askatasunez mugitu ahal izango da jokoaren agertokietan. Jokoaren bitxikerietako bat da borrokak txandaka egiten direla. Gure txandan aukeratu ahal izango dugu zer eraso edo trebetasun mota egin nahi dugun pertsonaia bakoitzarekin gure defentsarako. Amaitzen dugunean, etsaien txanda izango da. Eta kontu handiz ibili, etsaiek suntsi gaitzakete eta.

LOOK, YOUR LOOT!

Karta-joko honetan, sagu abenturazale txiki bat kontrolatuko dugu, eta saguarekin ahal bezainbeste urre lortzen saiatu beharko dugu. Arazoa? Ziegak etsaiz beteta daudela eta gure abentura zapuzten saiatuko direla. Gure helburua: ahalik eta diru gehien lortzea. Horretarako, pantailan arian-arian agertuko zaizkigun 9 kartak behar bezala erabiltzen ikasi beharko dugu, eta karta bakoitzak zer ezkutatzen duen asmatu: etsaiak, kutxak, ezkutuak, tranpak, txanponak, edabeak edo suzko bolak. Baina, batez ere, etsai bati aurre egitea noiz komeni den ikasi beharko dugu, baita noiz saihestu ere.