Lenovo, ordenagailu eramangarri iraultzailea pantaila gardenarekin

Joan den otsaileko azken astean, MWC24 Bartzelonako Nazioarteko Mugikorren Biltzarreko erakusketan aurkeztu zen. Txinako Lenovo markak garatutako eramangarri futurista honen diseinua guztiz gardena da. PC eramangarri berritzaile honek alakarik gabeko markoa du, gardena ez dena eta txasis osoa inguratzen duena, eta OLED pantaila guztiz gardena. Horri esker, merkatuan bakarra da.
Era berean, eramangarriaren beheko estalkia gardena da, eta teklatu birtuala duen ukipen-panel bat du bertan. Eremu horretan txertatuta daude hardwarearen osagaiak. Lenovoren eramangarri garden bereziak Windows 11 sistema eragilea izango du.
Teklatuari dagokionez, tekla fisikorik gabeko teklatu laua da; izan ere, teklak ukimenarekiko sentikorra den gainazal lau baten ageri dira. Gainera, puntako arkatz optikoa ere badu. Asmakizun iraultzailea izan arren, eta ziur aski pantailei dagokienez etapa berri baten hasiera izan, pantaila gardena duten ordenagailu eramangarri horien arazo nagusietako bat koloreen sakontasuna da, bereziki kolore beltza, ez baita ondo bereizten.

Software egokitua

Eragozpen hori dela-eta, ez da gaur egungo teknologia ordeztera bideratutako produktua, merkatuko gama altuko telebista gehienetan aurkitzen duguna bezalakoa, baina arazo hori, ziurrenik, etorkizunean konponduko da, teknologiak aurrera egin ahala. Pantaila garden horiek software espezifikoa beharko dute, eta pantaila-hondo gardena duten edukietara egokitu beharko dira.
Edonola ere, adibide ona da inguruan dugun pantailen teknologiak izan duen bilakaeraren berri emateko. Argi dago eramangarrien etorkizuna aldatu egingo dela hurrengo urteetan. Gero eta gehiago dira produktibitatea hobetzera bideratutako hainbat pantailarekin eramangarrien modelo berriak sortzera ausartzen diren fabrikatzaileak, eta hori da pantaila gardeneko Lenovo eramangarri berritzaile honen merkatu-helburuetako bat.

Salneurria:
Oraindik zehaztu gabe
(lenovo.com)