Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikalaren webgunea berritu da, eta orain, diseinu erakargarriagoa du eta erabiltzeko errazagoa da. Bertsioak hizkuntza irizpide berrienak ditu txertatuak, hau da, Euskaltzaindiaren Hiztegiko eta Elhuyar Hiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu, bai eta azken urteotan gehitu diren hitz berriak, aldatutakoak eta onartzekoak ez liratekeenak ere, Elhuyarreko iturriek jakinarazi dutenez.
Ia 30 urte dira zuzentzailea sortu zenetik, eta, ordutik, Microsoft Office-ko azken bertsioekin bateragarria da eta bestehainbat aplikaziotarako ere erabilgarri dago: MS Office (Word, Excel, PowerPoint eta Outlook), LibreOffice eta OpenOffice, eta Firefox eta Chrome web nabigatzaileak.
Beste hainbat aplikaziotan ere erabil daiteke Xuxen berriena. Hain zuzen, Hunspell-en oinarritutako datuak deskargatzeko moduan daude webgunean, eta formatu hori onartzen duten aplikazioetan erabil daiteke Xuxen, esaterako, Adobe InDesign-en.
Bertsio berria ordenagailuan instalatuta nahiz sarean erabil daiteke: xuxen.eus webguneko kutxan bertan sar daiteke zuzendu beharreko testua, eta sistemari eskatu akatsak detektatzeko eta zuzenketak proposatzeko.