Euskal Herriko lurralde guztietako gaztetxoak udalekuetan ba-tzeko proiektua da Ikusika, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarrekin antolatutako egitasmoa.
Udalekuak aurten Ondarroan egingo dira, txanda bitan, «Egin udari zirika!» lelopean. Uztailaren 7tik 13ra izango da lehenengoa, 2012-2015ean jaiotako gazteentzat; eta 15etik 24ra bigarrena, 2009-2011n jaiotakoentzat.
Udalekuak aurten Ondarroan egingo dira, txanda bitan, «Egin udari zirika!» lelopean. Uztailaren 7tik 13ra izango da lehenengoa, 2012-2015ean jaiotako gazteentzat; eta 15etik 24ra bigarrena, 2009-2011n jaiotakoentzat.
Hiruko Ituna
2017.urteaz geroztik euskararen sustapenari buruzko lankidetza ituna, Hiruko Ituna hain zuzen ere, adostua dute Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak eta Euskararen Erakunde Publikoak.
Itunean jasotako jardueretako bat mugaz gaindiko egonaldiak dira. Hori horrela, aurten Ikusika udalekuak antolatu dira “Egin udari zirika!” lelopean, eta Ondarroan egingo dira bi txandatan.
2022an egin ziren Euskararen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lehen udalekuak, Azkoitian. Antolatzaileentzat oso esperientzia positiboa izan zen: euskararekiko jarrera baikorra sustatu zen egonaldian, gozatzeko eta mundua ulertzeko bitarteko izan daitekeela transmitituz, bizipen pozgarriekin lotuz. Horrek ahalbidetu zuen partaideen gehiengoak euskararekiko jarrera irekia izatea, euskara komunikatzeko tresna soil bat izatearen ideia bazter utziz.
Horrela, aurten, EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko gaztetxoak bilduko dituzten udalekuak berriz egingo dira. 7 eta 10 eguneko 2 txanda egongo dira, aukeran, adinaren arabera. Txanda bakoitzean 60 gaztetxok hartuko dute parte. Plazen heren bat Euskal Autonomia Erkidegoko gaztetxoentzat gordeko da, beste heren bat Nafarroakoentzat eta beste herena Iparraldekoentzat.
Plaza kopurua mugatua de- nez, zozketa bidez esleituko dira. Txanda bitan egingo dira udalekuak: lehenengo egonaldia 9 eta 12 urte bitartekoentzat izango da eta 7 egun iraungo du, uztailaren 7tik 13ra; bigarren egonaldia 13-15 urte bitartekoentzat izango da eta 10 egun iraungo du, uztailaren 15etik 24ra. Interesdunek www.ikusika.eus atarian jaso ahal izango dute informazio gehiago.