Energia seguru eta etenik gabekoa eskuratzeak izugarri baldintzatzen ditu giza garapenerako, garapen sozialerako eta garapen ekonomikorako aukerak. Energia gizarte ororen garapenerako ezinbesteko tresna da, energiarik gabe ez baitago aurrerapenik, ez hazkunderik, ez aberastasunik.
Munduko populazioa handitzearen ondorioz, gaur egun, 8.000 milioi pertsona baino gehiago daude munduan, eta, beraz, funtsezkoa da energia-eskaintza herritar guztiei helaraztea, berokuntza-, argiztapen- , komunikazio-, Interneterako sarbide- edo lan-tresnetako sistemetarako sarbidea maila globalean hobetzeko. Izan ere, alderdi horiek eragin zuzena dute garapenean. Era berean, energiak jasangarria izan behar du, garapena ahalbidetu dezan, etorkizuneko belaunaldien gaitasuna arriskuan jarri gabe.
Energia trantsizio jasangarria
Mundu mailan kutsagarria eta berriztagarria ez den energia eskuratzeko, funtsezkoa da trantsizio energetikoa bultzatzea, jasangarria ez ezik, bidez- koa ere izan dadin. Erakundeek eta gizarteak funtsezko rola dute zentzu horretan, energia garbiko iturrietan inbertituz eta energia fosilak baztertuz. Trantsizioak bazterkeria murrizteko tresnak izan beharko ditu, eta kontsumitzaile ahulenei lagundu beharko die, inor atzean utzi gabe. Trantsizio energetiko jasangarri eta bidez- koa aukera bat da, enplegu be- rriak sortuko dituen eta inbertsioa handituko duen ekonomia jasangarri eta lehiakorra eraikitzeko oinarriak ezartzea ahalbidetuko duena, berrikuntza eta enpresa-garapena bultzatzea ahalbidetuz. 7. GJHak, epe laburrean, energia eskuragarri, seguru, jasangarri eta modernoa izateko sarbide unibertsala bermatu nahi du, milioika pertsonaren bizi-baldintzak hobetzeko.
Elektrizitaterako sarbidea 2015 eta 2017 artean egondako aurrerapen maila berean mantenduko balitz, sarbide unibertsala 2030erako lor liteke.
Epe luzera, 7. GJHak energia berriztagarrien erabilera handitzea ere bilatzen du, erregai fosilen kaltetan –gaur egun, ekonomia globalari horiek eusten diote neurri handi batean–, eta eraginkortasun energetikoa sustatzea, berotegi-efektuko gas gutxi isurtzen dituen ekonomia erabat iraunkorra sortzeko.