Surfaren Herrien Sareak marka irudia aukeratzeko prozesu parte hartzailea abiatu du

Kelly Slaterrek surf profesionaletik erretiratuko dela iragarri ondoren, azken egunotan kirol horrek ohi baino presentzia handiagoa du gure elkarrizketetan. Hamaika aldiz munduko txapeldun izandakoak ez zuen Munduko Surf Txapelketan aurrera egin, eta 52 urterekin eta plamares izugarri batekin bere lehia-ibilbidearen amaiera iradoki zuen.

Bada, gaur hizpide izango dugun gaia ez da hain garrantzitsua surfaren munduarentzat, baina bai dagoela horrekin lotuta, izan ere, Surfaren Herrien Sareak prozesu parte hartzaile bat jarri du martxan bere marka irudia aukeratzeko. Eta Getxoko Udalak jakinarazi duenez, prozesuan parte hartu ahal izango da maiatzaren 5era arte web orrialde honetan bozkatuz.

zpimarratzekoa da Getxorekin batera, Surfaren Herrien Sareko kideak direla Ferrol eskualdeko Kontzeluen Mankomunitatea eta Carballo (Galizia), Castrillon (Asturias) eta Ribamontan al Mar (Kantabria), baita Surfaren Herrien Sarearen lehenbiziko ekintzetako bat irudi korporatiboa sortzea dela ere, «lankidetza horren espiritua eta hura osatzen duten helmuga turistikoen balioak irudikatuko dituena». Parte hartu nahi dutenek hemen klikatuz egin dezakete, maiatzaren 5era arte.

Surfaren Herrien Sareari dagokionez, azpimarratzekoa da surfaren turismoa modu iraunkorrean kudeatzeko lankidetza plataforma dela, ingurune naturala zaintzeko eta parte hartzen duen herri bakoitzaren berezitasunak nabarmentzeko. Ekimena Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan dago, Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioak antolatutako ‘Experiencias Turismo España’ programaren bidez.