Eyeliner grafikoen joera berria

Egun, oso ohikoa da makillajean eyeliner teknika erabiltzea; hala ere, makillajearen mundua etengabe ari da eboluzionatzen, eta edertasunaren eszenan kolpea jo duen joera bat eyeliner grafikoa da. Makillaje-teknika horrek, begietako edertasuna nabarmentzeaz gain, sormenaren eta estiloaren dosi gehigarri bat gehitzen dio edozein looki. Makillaje mota horretan, sormena funtsezkoa da.

Eyeliner grafikoa begi-delineatzailea aplikatzeko modu ausart eta artistikoa da. Betazaletako lerro tradizionalak jarraitu beharrean, eyeliner grafikoek forma geometrikoak, lerro zehatzak eta begiratu batez eragina sortzeko diseinu berritzaileak dituzte.

Lerro angeluarrak zein forma abstrak- tuak, aukerak amaigabeak dira makillaje abangoardistako teknika horrekin. Hori lortzeko, garrantzitsuena makillaje-tresna zehatzak erostea da, diseinu perfektua marrazten lagun diezaguten, gure aurpe- gira eta gustuetara egokitzen den emaitza lortzeko.

Horrez gain, oso garrantzitsua da kolore anitzeko eyelinerrak izatea. Marra lodiko eyeliner beltza, koloretakoak… aukera asko daude. Dena dela, eyeliner grafikoak egiteko, sormena ezinbestekoa da.

Eyeliner grafiko motak

Lerro geometrikoak

Eyeliner grafikoko lerro geometrikoen estiloa sormen- eta zehaztasun-adierazpena da, eta forma angeluarrak erabiltzen ditu begiak nabarmentzeko. Lerro zuzen eta hiruki formakoak, karratuak eta forma konplexuagoak… Estilo horrek diseinu moderno eta deigarriak sortzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Lerro garbien eta molde geometrikoen konbinazioak look askorekin esperimentatzea ahalbidetzen du.

Hegal alderantzikatuak

Gorantz eta kanporantz doan begi delineatzaileko lerro klasikoa sortu beharrean, hegal alderantzikatuak beherantz kurbatzen dira, itxura dramatiko eta futurista sortuz. Estilo hau bereziki deigarria izan daiteke begi-itzal distiratsuekin eta kolore ausarteko delineatzaileekin konbinatzen denean. Oso egokia da egun berezietan erabiltzeko.

Forma abstraktuak

Oso ohituta gaude eyeliner beltz eta zuzenak ikustera; beraz, zergatik mugatu lerro zuzenetara eta angelu definituetara? Forma abstraktuek sormen askatasun handiagoa ahalbidetzen dute, eta diseinu bereziak eta ohiz kanpokoak sortzen dira. Arte modernoan inspiratutako patroiak izan edo naturan inspiratutako diseinu organikoak izan, aukerak amaigabeak dira eyeliner grafikoaren estilo honekin. Oso aukera ona da, zure lookari kutsu berezia emateko edo lookaren protagonista zure makillajea izatea nahi baduzu.

Nola egin eyeliner grafiko bat

Betazala prestatzea

Edozein delineatzaile mota aplikatu aurretik –edo makillatuko duzun aurpegiko edozein ataletan–, oso garrantzitsua da azala prestatzea. Hori dela eta, ziurtatu betazala makillaje-oinarri batekin edo begietarako primer batekin prestatzen duzula. Horrek lagunduko du eyelinerra hobeto ezar dadin eta denbora gehiago iraun dezan.

Produktu egokia

Hainbat delineatzaile mota erabil ditzakezu eyeliner grafikoa sortzeko; merkatuan, egun, milaka mota topatu ditzakezu, hala nola delineatzaile likidoak, gelean, arkatzak edo baita begi-itzalak ere, pintzel delineatzaile heze batekin aplikatzekoak. Aukeratu ezazu erosoena eta beharrezko zehaztasuna lortzen uzten dizuna. Zuretzat egokiena zein den jakiteko, beharrezkoa da mota desberdinetakoak probatzea.

Marraztu zure diseinua

Atal hau alderdi dibertigarriena da, izan ere, atal honetan, zure irudimenak eta sormenak jariatzen utzi behar dizute. Pintzel fin batekin edo zure delineatzaile gogokoenaren aplikatzailearekin, has zaitez zure diseinuaren lerroak marrazten. Lerro garbiak eta geometrikoak aukeratu ditzakezu, edo zure irudimena forma abstraktuagoekin hegaldatzen utzi. Ez ahaztu koloreak!

Zuzenketak

Ez kezkatu lehenengo aldian perfektu ateratzen ez bada. Izan ere, oso ohikoa da lehenengoan ez ateratzea eta bi eyelinerrak berdinak ez izatea; hortaz, egonarria izan behar duzu. Erabili kotoidun makilatxo bat edo makillajea kentzeko pintzel garbi bat, edozein akats zuzentzeko eta zure lerroak hobetzeko.

Gehitu xehetasunak

Zure eyeliner grafikoa hobetu nahi duzu? Glamour ukitua gehitzeko, puntuak, izarrak edo pegatina distiratsuak aplikatzea bezalako xehetasunak gehituz lortzen da. Aprobetxatu sasoiko joerek makillaje argitsuen aldeko apustua egiten dutela, eta garrantzia eman zure begiek adierazkortasun osoa izan dezaten distiraz jositako eyeliner grafiko batekin.