Populazioaren %3-5 artean anhedonia musikala pairatzen du

Gauza jakina da musikak gure emozioetan eragiteko gaitasuna duela, eta baita gure gogo-aldartea hobetzekoa ere. Ondorio hauetara iristeko askotariko ikerketa zientifikoak burutu dira. 

Zoritxarrez, pertsona guztiek ez dute onura hauetaz gozatzeko aukerarik. Jakin berri denaren arabera, munduko populazioaren %3-5ak ez du musika entzutean plazerik esperimentatzen. Fenomeno honi anhedonia musikala esaten zaio. 

Ikerketen arabera, garuneko substantzia zuriaren konektibitatean ezberdintasunak egoteagatik gerta liteke. Ezberdintasun honek entzumen kortexaren eta sari-sistemaren arteko komunikazioan eragina du. 

Aurkikuntza honek entzumen pertzepzioaren eta plazeraren arteko elkarrekintzaren konplexutasuna azpimarratzen du; nabarmenduz musikarekiko erantzun emozionala izugarri indibiduala dela eta faktore ugarik eragiten duela. Faktore horien artean daude baldintza psikologikoak, garun lesioak, genetika eta testuinguru kulturala. 

Iturria: Martínez Molina, N.; Mas Herrero, E.; et al. ‘Neural correlates of specific musical anhedonia’. Proceedings of theNational Academy of Sciences, (2016)