Izaro Antxiak bizitza osoa darama hesiak hausten. Bizkaian modu federatuan lehiatu den lehen trans pertsona izan ondoren, urte batzuk daramatza futbola eta txirrindularitza uztartzen, non Espainiako txapelketa absolutuetan lehiatzera iritsi den.
Kirola betidanik izan da zure bizitzaren zati bat edo nola hasi zinen kirol munduan?
Oso txikia nintzenetik, kirola nire bizitzaren zati bat izan da. Nire lehen oroitzapenak hainbat kirol-jardueratan aktiboki parte hartzen nuen momentuez blaituta daude, bai eskolako patioan balio batekin jolasean, bai nire bizikletaren gainean lurralde berriak esploratzen. Kirolaren eragina nire lehen urteetatik egon da presente, munduarekin elkarreragiteko nire modua moldatuz eta hazteko eta ikasteko esperientzia esaguratsuak emanez. Noizean behingo jarduera hutsa izan beharrean, kirola nire nortasunaren eta bizimoduaren funtsezko osagai bihurtu zen, eta osasun fisikoa ezik, trebetasun sozialak, pertseberantzia eta talde-lana garatzeko aukerak ere eskaini zizkidan. Hazi ahala, kirolarekiko nuen grina nirekin hazi zen, eta diziplina desberdinak aztertzera eta bizimodu aktibo eta orekatu batekin konprometitzera eraman ninduen.
Hainbat eta hainbat kiroletan aritu zara, hala nola, futbol sala, futbola, korrika, bizikleta… bakar batekin geratu beharbazina,zeinizangozen?
Egia esan, futbola eta txirrindularitzaren artean bat hautatzea ezinezkoa da niretzat, oso harreman estua izan dute beti nire bizitzarekin.
Kirol munduan arlo askotan aitzindaria izan zara. Izan ere, trans lehen futbolaria izan zinen. Nola bizi izan duzu honako hau?
Gehien bat, nire helburua, jolasten aritzea zen gero guztia erori zitzaidan gainera eta nireak bezala diren pertsonei bidea zein zen erakusten saiatu nintzen…niretzat momentu horiek politak izan ziren baina horien ostekoak are gehiago.
Imajinatzen dugu zure lehen futbol partidua emakume bezala ez duzula inoiz ahaztuko. Nolakoa izan zen? Non izan zen ?
Nire lehen partida emakume gisa ahaztezina izango da, munduarentzat, oro har, une esanguratsua izan zelako, baina niretzat, bigarrena are gogoangarriagoa eta garrantzitsuagoa izan zen. Bigarren topaketa horretan hasi nintzen benetan gozatzen hainbetse maite dudan kirolaz. Handik aurrera ulertu nuen futbolarekin nuen harremanak ez zuela amaierarik izango nik amaiera eman arte. Nire konpromisoa eta kirolarekiko grina markatu zituen inflexio- puntua izan zen, eta lehen partida garrantzitsua izan bazen ere, bigarrenena aurkitu nuen lotura sakonagoa jokoarekin eta neure buruarekin. Esperientziak erakutsi zidan benetako garrantzia ez dagoela beti lehen urratsean, baizik bidean zehar garatzen den etengabeko hazkunde- eta gozamen -prozesuan.
Egun gero eta trans pertsona gehiago ikusten dituzu bai sare sozialetan, bai telebistan. Imajinatzen dugu zuk txikia zinean ez zela horrela izango, hortaz, erreferente bat zenuen? Nola lantzen zenuen bizi zenuen egonezina?
Txikia nintzenean ez nekien ezta pertsona transexualak existitzen zirela, jakin nuenean nire bizitzako gauza askoei zentzua ateratzen hasi nintzen…hala ere, garaiak ezberdinak dira informazio gehiago dago eta batzuetan informazio ugari horrek ere aukera desegokiak hartzera eraman ditzake oraingo umeei.
Egun besteentzat erreferente bat izan zara. Nolakoa da besteak laguntzea?
Agian hori gertatu zaidan gauzarik politena izan da, besteak lagundu eta hitz edo aholku bat behar duen pertsonei bide bat dagoela erakustea kristona da. 2016tik gauza asko pasatu dira nire bizitzan eta munduan, baina orain 2014ean oraindik daude pertsonak ni bezalako pertsona arrunt bat erreferente bezala duena eta hori kriston pisua eta errespontsabilitatea da, inoiz ez nuke pentsatuko horrelako gauza bat niri gertatuko zitzaidala.
Kirol munduan egun oraindik oso mundu matxista da, zure kasuan horrelakorik bizi izan duzu?
Beti esan dut, kirol munduan emakumea izateagatik, pertsona transexuala izateagatik baino zanpaketa gehiago jasan dudala eta, hori gutxi balitz ere, askoz eragin txikiagoa izan dute gizartean. Adibidez lasterketetan saririk gabe utzi naute bat baino gehiagotan edo saria eman didatenean sari matxista izan da eta… beno… futbolean entzuten direnak ere, ez gara orain deskubritzen ari, ezta?
Zein da zure oroitzapenik onena kirolaren munduan?
Baliteke Kantabriako erlojupeko txirrindularitza txapelketan hirugarren postua lortu nuenean, eta ez postua edo podiumagatik baizik eta horren atzean zegoen lanagatik, nik uste ez dagoela zure lana saritua ikustea baino gauza hoberik kirol munduan, irabaztea polita da baina hori lortzen baduzu lan eta lan egin ostean, dena zentzua hartzen du.
Lehiaketa bat hasi aurretik erritual motaren bat duzu?
Asko! TOC-a ez badut oso hurbil nago! Azken urte honetan futbol partidu bat baino lehenago entzuten dudan lehen abestia “Bella Ciao” da, beti daramat buruko zinta morea eta bizikletan beti erritual berbera jarraitzen dut berotzeko, arropa era berean ordenatzen dut lasterketa gaua baino lehen eta seguru oraindik gauza asko ahazten ditudala.
Nola ikusten duzu kirolaren etorkizuna? hobetzeko itxaropena duzu?
Beti dago hobetzeko aukera. Hobekuntza hori aurrera eramateko baldintza egokiak beharrezkoak dira eta nahiz eta araudietatik eta kirol federazioengandik hasi behar diren, gizartean, hezkuntzan eta tradizioetan aldaketa sakona ez bada gertatzen, kirola ezin izango dugu guztiz aldatu, beraz itxaropena bai baina oso urrun ikusten dut oraindik.