Gazteen talde biolentoen kopuruak gora egin du Euskadin

Gazteen indarkeria 10 eta 29 urte bitarteko pertsonen artean gerta- tzen den indarkeriari dagokio, ahai- detasunik ez duten eta elkar eza- gutzen duten edo ez duten pertso- nen artean. Etxetik kanpo gertatu ohi da, eta haren barruan daude jazarpena (ingurune fisikoan edo sareetan), borroka fisikoa, sexu- erasoak… Inoiz, hilketak ere bai. Gazteen indarkeriak heriotzak, lesioak, desgaitasuna, osasun mentaleko arazoak eta epe luzerako ondorioak eragiten ditu osasunean. Kalkulatzen da munduan 176.000 hilketa baino gehiago gertatzen direla urtero 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean. Adin-talde horretako pertsonen artean hirugarren heriotza-kausa ohikoena da.
Garapen bidean dauden 40 herrialdetan egindako ikerketa baten arabera, mutilen % 42ri eta nesken % 37ri eragiten die indarkeria horrek. Gazteen in- darkeriak eragin larria du (askotan, bizitza osorako) biktimen garapen psikologikoan eta gizarte-funtzionamenduan, eta horrek eragina izan dezake haien familia, lagun eta komunitateetan.

Beharrezkoa ez den indarkeria
Azken urteotan, Euskadin gero eta hedatuago dago gazte-banda bortitzen fenomenoa. Ertzaintzak 20 eta 24 talde artean identifikatu ditu, baina gehiago izan daitezke. Talde bakoitzak 10-15 kide ditu, 14 eta 23 urte bitartekoak.
Fenomeno horrek hiru ezau- garri nagusi ditu: familia eta/edo gizarte-ingurunean erreferenterik ez izatea, familia desegituratu batekoa izatea eta eskola-errendimendu txikia izatea. Talde bakoitza auzo edo herri bati lotuta dago, eta janzkera bereizgarriak izaten dituzte: txanoak edo bandak, gainerako taldeetatik be- reizten dituztenak.
Talde horien ezaugarri bat sare sozialak erabiltzea da, dirua erakusten duten, drogak dituzten eta beren delitu-ekintzez harro agertzen diren argitalpenen bidez “boterea” erakusteko. Delituen agerpen hori meritu moduko bat da taldearentzat. Taldeen arteko lehietatik kanpo, haien delituak muturreko indarkeriaz egindako lapurretekin lotuta daude batez ere, hori baita haien nortasun-ikurra. Talde horiek egindako lapurreta horien ezaugarria da erabilitako indarkeria gehiegizkoa eta alferrikakoa dela. Ez dira konformatzen mutil bati labana bat erakutsiz mugikorra lapurtzearekin; ukabilkadak jo edo zauriren bat eragiten diote. Gero, indarkeria hori sare sozialetara igotzen da, beren oldarkortasunaz harrotzeko. Horri gehitu behar zaio banda horiek ukabil amerikarrez eta arma zuriz baliatzen direla, eta horrek esan nahi du asko handitzen dela hildakoren bat egoteko aukera. Delitu-ekintza gehienak gizonek egiten dituzte bide publikoan, eta, ondoren, gazteen gaueko aisialdirako gune eta parkeetan.

Talde biolento motak probintziaka
Ertzaintzak uste du gazte-talde bortitzak betikotzen jarraituko dutela etorkizunean Euskadin, poliziak haiek presionatu, kideak atxilotu eta mugimenduak kontrolatu arren. Era berean, txosten batean nabarmendu du “zigorgabetasun nabarmena” dutela kideek, “zehapen-neurri goiztiarrik ez dagoelako”. Horrek esan nahi du deli- tuak egiten jarraituko dutela epaileek espetxeratzea erabaki arte.
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten talde guztietatik, Bizkaiak du kopururik handiena: 18. Les Derniers Salopards indarkeria darabilen talderik aktiboena da, eta gehienbat magrebtarrek osatzen dute. Magrebtarrek Bilboko metropoli-eremuan egiten dituzte beren delitu-ekintzak. Era berean, Koala Anaiak taldea dago, 2021ean Alexander gazteari Zornotzan emandako jipoi bortitzaren egileak. Komatik atera ondoren, ondorio neurologiko larriak geratu zaizkio.
Donostian jatorri latinoko bandak agertu dira azken urteotan, hala nola Blood, Crips eta Trinitarios. Talde horiek delituen kopuruaren igoera esponentziala eragin dute Gipuzkoako hiriburuan. Araban ere Blood-ak daude, baina delitu-jarduera gutxiagorekin. Ertzaintzaren adierazpenen arabera, “indarkeriazko gazte- talde horiek oso gizonezko gazteek osatzen dituzte, batzuk 13 urtekoak ere bai, eta emakumea ia ikusezina da eta objektu hustzat hartzen da”.