San Miguel hilerrian (Málaga), hil ondoren, bizitzak jarraitu egiten du

Dark turismoa edo nekroturismoa hilerrietan, nekropolietan, kate- draletako kriptetan… garatzen den jarduera turistikoa da, eta miste- rioaren eta fenomeno paranormalen zaleen artean gero eta ezagunagoa den fenomenoa da.“Hotzaren atea”.

Málagan, badago kondairaz eta testigantzaz betetako hilerri bat; San Miguel hilerria da. 1810ean inauguratu zen, XIX. mendeko Andaluziako monumentalenetako bat da, eta bertan lurperatzen zituzten garaiko familia burgesek beren senide-lagunak. 1987an itxi eta kolunbario bihurtu zuten, hildakoen errautsak eta gorpuzkiak uzteko.

Hainbat elezaharrek diotenaren arabera, hilerri zaharraren barruan fenomeno beldurgarriak gertatzen dira, hala nola mamuak agertzea, ahotsak gauaren erdian, objektuak mugitzea, bat-batean argiak eta kolpeak egotea. Izan ere, badira ustezko “arima beltzak”, hainbat arrazoirengatik mundu honetan geratu direnak. Hilerrian barrena ibiltzen dira, beren arima oinazetsuak askatzeko bidearen bila.

Agerpen horien lekuko nagusietako bat José Fernández apaiza da, 30 urte baino gehiago kanposantua zaintzen daramatzan elizgizona. Kaperako arduradun izan zen urteetan esperientzia paranormalak bizi izan zituela dio.

Mamuak agertzea

“1985ean, gau batean, goizeko ordu biak aldera, hilerriko kaperan otoitz egiten ari nintzela, haur baten oihuak entzun nituen: “Ama, ama!”. Hasieran, uste nuen kanposantura joan ohi den katuetako bat zela; beraz, irten, eta zaratari jarraitzea erabaki nuen. Garrasiek Antoñito ume-nitxoraino eraman ninduten, aieneak hilkutxaren barrutik ateratzen baitziren. Haren hilarriaren aurrean gelditu, eta otoitz egiten hasi nintzen, ahotsak intziri egiteari utzi zion arte. Hori gau batzuetan gertatu zen”, esan zuen fraideak bere garaian. Antoñito leuzemiak jota hil zen bi urte zituela, oinaze luzearen ondoren. “Beste batzuetan, bere hilobiaren ondoan jolasten ikusten nuen. Irudi lurrunkorra zen, lurrean flotatzen zuen, zuriz jantzia”, adierazi zuen apaizak. Agerpen horien berri izan eta gero, jende asko haurraren hilobira joaten hasi zen, handik gutxira desagertzen ziren edo biharamunean bilgarria irekita agertzen ziren gozokiak edo jostailuak uztera. Haietako batzuek ume-hortz txikiek hozkatuak ziruditen, eta bitxiena da gauez gertatzen zela, hilerria itxita zegoenean.

Era berean, zenbait lekukok hilobi baten bazter batean María Marta txikiaren silueta erdi gardena ikusi dutela diote. Jaio eta urte gutxira hil zen, trafiko-istripu batean.

Halaber, 1946ko urtarrilean hil zen aita Eliseo, kanposantuko erretore ohia. Panteoi artean ibiltzeko ohitura duen adineko gizon baten irudiarekin lotzen dute. Beste kasu bat “Emaztegaiaren gorpua” da; Carolina R.G. aldarean utzi zuen mutil-lagunak. 1928an hil zen tuberkulosiaren ondorioz, baina beste batzuek diote maitasun ezagatik hil zela. Zaintzaile batzuek diote emaztegaiaz jantzita hilerrian nora ezean dabilen ema- kume baten irudi espektral bat ikusi dutela. Diotenez, Carolinak mendekua hartu zion mutil-lagunari, astebete geroago hil baitzen istripu batean. Hilerrian, Jane Bowles idazle iparramerikarra ere ikusi dute. Beltzez jantzita, bere heriotzaren urteurrenean agertzen da, eta, ondoren, panteoi baten atzean desagertzen da. Hilerriak leku lasaiak izan ohi dira, nahiz eta San Miguelen bizitzak hil ondoren jarraitzen duen.