Andorra, Pirinioen tontorreko herrialde txikia

Lurraldea zazpi dibisio administratibotan egituratzen da, “parrokia” izenekoak. Andorra la Vella Europako hiribururik altuena da, parrokia guztietan txikiena eta jendetsuena izateaz gain. Hiriburua bisitatu beharrekoa da erosketak maite dituztenentzat, eta ezaguna da, Meritxell etorbidea inguratzen duten luxuzko dendak dituen merkataritza-gune bat delako. Erreferentziazko gune komertziala da, eta etorbide horrek turista ugari erakartzen ditu, marka esklusiboenen eta nazioarteko frankizia komertzialen moda, bitxi, lurrin eta elektronikako artikuluen sorta zabalari esker. Hirigune historikoa hiriburuaren benetako bihotza da, aurreko mende hasierako eta erdialdeko kalexka eta saltoki tradizionalez betea. Sant Esteve eliza, Príncep Benlloch plazan, Andorrako Kultur Ondarea da. XII. mendean eraiki zuten, eta XX. mendean zaharberritu. Barroko estiloko erretaulak ditu bereizgarri. Vall Etxea 1580koa da, hiriburuko alde zaharraren bihotzean dago, eta Andorrako monumentu sinbolikoenetako bat da. XVII. mendeko horma-irudiekin apainduta dago, eta 2011ra arte Andorrako legebiltzarraren egoitza izan zen.
Handik gertu Vallnord dago, 2 estazioz osatutako eskia praktikatzeko gunea, Pal Arinsal eta Ordino Arcalís, eta elkarrekin komunikatuta daude teleferikoen bidez. Eskigunea Marsana eta Ordino parrokietan dago. 63 kilometroko pistak dituenez, Pal Arinsal estazioan ospe handiko nazioarteko lehiaketak egiten dira, hala nola mendiko eskiko Comapedrosa Andorra World Cup proba.

L’Arc Patrimonial
Gaur egun, izaera sozial eta erlijiosoko antzinako bilguneak Prin­tzerriko harribitxi bihurtu dira. Santa Coloma herriko interes historiko eta artistikoko gune nagusiak lotzen dituen proiektua da Ondare Arkua (L’Arc Patrimonial), eta Ibarretako ondare-elementu garran­tzitsuenetako batzuk ezagutzeko aukera ematen du. Santa Coloma eta Margineda herriguneen arteko ibilbidea bide historikoetatik doa gehienetan. Santa Colomak, Andorra la Vella parrokian kokatuta, ingurune pribilegiatua du, eta herrialdeko kontzentrazio monumental garrantzitsuenetako baterako sarbidea da, izan ere, Santa Coloma eliza, Errusiarren Dorrea edo Roc d ‘Enclar gune arkeologikoa leku ikonikoak dira.
La Margineda parrokia berean dago, eta Marginedako zubi enblematikoa edo Roureda de la Margineda elementu bereizgarriak ditu. Ibilbide horretako ondare-elementuek bide oparo eta askotarikoa osatzen dute, nahi den puntuan hasteko eta nahi den ordenari jarraitzeko modukoa.
Gastronomia
Herrialdeko sukaldaritzak ezaugarri nahiko antzekoak ditu Kataluniakoarekin alderatuta, zeinarekin lotura kultural ugari dituen. “La llauna” barraskiloak Andorrako plater tipikoetako bat dira. Barraskiloak piperrautsarekin, ezkaiarekin, erromeroarekin, gatzarekin eta perrexilarekin ontzen dira, zaporea bizitzeko. Irasagar ali-oliaren erabilera da errezeta honen berezitasuna. Amuarraina da inguruko beste plater tipiko bat da. Bere berezitasuna da ez dela arraina bakarrik duen platera; haragia ere badu!