Eman bizia zure argazkiei Polaroid Hi-print inprimagailuarekin

Duela urte batzuk, argazki karrete bakoitzak 36 argazki zituen eta opor guztietarako iraun behar zuen. Hori, argazki-kamera zuten telefono mugikorrak merkatuan agertu aurretik, gero eta kalitate eta kolore-kontraste handiagoa eskaintzen dutenak. Hala eta guztiz ere, ohikoena da sakelako telefonoan makina bat argazki gordetzea, normalean, paperezko kopiarik atera ezean, ahaztu egiten ditugunak. Zorionez, hori ez da zertan gertatu, baldin eta argazki-inprimagailu bat badugu, esanahi berezia duten argazki guztiak inprimatzeko eta gozatzeko.


Polaroid Hi-Printek markaren esentziari eusten dio erabilerraztasunari eta diseinuari dagokienez. Estetikoki, lerro angeluzuzendun diseinua eta kolore zuri, urdin, berde, hori, laranja eta gorrien konbinazioa ditu, oso deigarri egiten dutenak.


17,50 x 10,10 x 4,60 cm-ko neurriekin eta 255 gr-ko pisuarekin (kartutxoa izan ezik), inprimagailu txiki hau ezin hobeto sartzen da zure esku-ahurrean. Pizteko botoia alboetako batean dago, eta, atzealdean, kargatzeko mikroUSB ataka dago. Ataka horren bidez bateria elikatzen da, eta karga bakoitzeko gehienez 20 argazkiko autonomia du.


Kolore bizietako argazkiak
Inprimagailu eramangarri txiki honek irudiak kalitate handiko 2×3 bisita-txartelaren tamainan pertsonalizatu eta inprimatzen ditu mugikorretik, edozein lekutan itsatsi ditzakezun kolore bizi eta distiratsuko argazkiak lortuz.


Inpresioek 15 eta 30 segundo artean irauten dute, paperaren xehetasunaren, koloreen eta neurrien arabera. Inprimagailuak 620 mAh-ko bateria bat du. Inprimagailua haririk gabe konektatzen da (Wi-Fi, Bluetooth2.1 +EDR eta NFC), mugikorra eta tableta konektatu eta argazkiak zuzenean inprimagailura bidali ahal izateko, inprimatzeko ZINK teknologiaz baliatzen baita.


App-a osoa eta oso intuitiboa da. Instalazio-prozesua ia berehalakoa da, eta doikuntza batzuk egin daitezke: distira, kontrastea, saturazioa, iragazkiak aplikatzea,testu txiki bat gehitzea,…

Salneurria:
Oinarrizkoa: 99,99€
(polaroid.com)