Mugikorretarako bideo-jokoak

GARDENSCAPES

Gure helburua etxe handi bateko lorategi ederra berreraikitzea izango da. Horretarako, bankuak, iturriak, heskaiak, estatuak, zuhaitzak, farolak eta beste apaingarri asko eraiki beharko ditugu, gure lorategiari itxura paregabea emateko. Gure lorategiaren barruan elementuak eraikitzeko txanponak eta izarrak beharko ditugu, eta horiek lortzeko hiru elementu berdin konektatzeko joko txiki batean jolastu beharko dugu (Candy Crush edo Bejeweled bezala). Jokoan ehun maila baino gehiago daude, eta, maila horietan, pertsonaia berriak ezagutu eta eduki asko desblokeatu ahal izango ditugu.

HOUSE LIFE 3D

Kasualitatezko jolas bat da, non guraso ba­tzuen eta haien seme-alaben egunerokoa bizi beharko dugun, planteatzen zaizkigun jarduerak eginez. Partida bakoitzean, etxeko txikienak zaintzeko zailtasuna guk geuk bizitzeko gaitasuna izango dugu. Jolasean egin beharreko ekintzen artean, etxeko lanetan lagundu edo euren jardunaldiari aurre egiteko jatekoak prestatu beharko ditugu. Jarduera horietara guztietara moldatzeko dugun gaitasunaren araberakoa izango da guraso on batzuengandik espero duguna betetzea. House Life 3D izenburuak gurasoen rolean jarriko gaitu, gure seme-alabak zain­tzeko.

SCARY NEIGHBOR 3D

Misio ugari bete beharko ditugu, gutxien espero duzun tokian agertzen den bizilagun ilun batengandik ihes egiteko helburuarekin. Jokoak erronka multzo batean murgiltzen zaitu. Erronka horiek guztiak tentsioz beteta daude, eta mugimenduak kontrolatu beharko ditugu, ez badugu nahi bizilagunak gu harrapatzea, komunitateko lekurik ustekabekoenean baitago. Ekintzak gauzatzeko, pantailaren eskuinaldean agertzen zaizkigun botoiak sakatu behar ditugu. Jokoan, maila bakoitzean agertzen zaizkigun argibideak jarraitu beharko ditugu erronka guztiak betetzeko.