Laguntzak helduek euskara ikas dezaten

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren bidez, 350.000 euro bideratuko ditu helduek euskara ikas dezaten. Hortaz, barnetegietako ikastaroak, estentsiboak, trinkoak, autoikaskuntzakoak zein berariazko formakuntzak finantzatuko dira.


Dirulaguntza horiek bi modalitatetan banatuko dira. Batetik, A modalitatean, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi ziren eta abuztuaren 27ra bitartean hasten diren ikastaroetarako; ikastaroek 2023ko irailaren 30erako bukatuta behar dute. Horietarako, 40.000 euro bideratuko dira. A modalitatean eskaerak egiteko epea maiatzaren 2an zabalduko da, eta abuztuaren 31n amaituko da. Bestetik, B modalitatean, 2023ko abuztuaren 28tik abenduaren 1era bitartean hasiko diren ikastaroetarako izango dira; ikastaroek 2024ko ekainaren 30erako bukatuta behar dute. Azken horietarako, berriz, 310.000 euro bideratuko dira. B modalitateko eskaerak egiteko epea, berriz, urriaren 1ean hasiko da eta azaroaren 30ean amaitu.


Ikasle onuradunak
Dirulaguntza hauek jaso ahalko dituzte hurrengo betebeharrak betetzen dituzten pertsonek: 16 urte baino gehiago izatea, Nafarroan erroldatuta egotea, Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea; euskarazko ikastaro batean izena emanda egotea eta horrengatik ordainketaren bat egin izana. Baita onuradun izan nahi duenak, gutxienez eskolen ordu kopuruen %80 hartu duela ere egiaztatu beharko du. Dirulaguntza hauetatik kanpo geldituko dira titulartasun publikoko ikastegietako ikasleak, hala nola Zubiarte eta