Baiona, Ipar Euskal Herriko hiriburu ikusgarria

Baiona Ipar Euskal Herriko hiria da, Frantziako hego-mendebaldean dagoena, Akitania Berriko eskualdean. Errobi ibaiak hiria bitan banatzen du, eta bi auzo nagusiak bereizten ditu: Baiona Handia (“Grand Bayonne”), eta Baiona Ttipia (“Petit Bayonne”).

Grand Bayonne auzoa hiriko komertzialena da, baita bihotz historikoa ere. Erdi Aroko kale estuak ditu bereizgarri hiriaren zati horrek, non Santa Maria katedrala dagoen, 1213an hasi eta XVII. mendearen hasieran amaitu zena. Katedralaren ondoan klaustroa dugu, Fran­tziako handienetako bat. Unescok Munduko Ondare izendatu zuen 1998an. Katedraletik ez oso urrun, Lapurdiko bizkondeek XII. mendean eraikitako Château-Vieux gaztelua dago, helburu estrategikoekin eta hiria defendatzeko eraikia. Gaur egun, Frantziako armadarena da. Baionako udaletxea (“Hôtel de Ville”) Errobi eta Aturri ibaien elkargunean dago. Estilo neoklasikokoa da eta 1843an eraiki zen. Goialdean, jarduera ekonomiko eta artistikoak irudikatzen dituzten 6 estatua handi nabarmentzen dira. Ibaiaren alde horretan dago, halaber, Les Halles azoka, Baionako tokiko produktu guztiak ezagutzeko leku ezin hobea, eta hiriko lorategi botanikoa, Jardin Botanique, 3.000 m2-koa.

Errobi ibaiaren beste aldean, Petit Bayonne auzoan, arkitektura napoleonikoko kale eta eraikun­tzez goza daiteke, fatxadetan gorria eta zuria nagusi. Ibaiaren ertz horretan Euskal Museoa (“Musée Basque”) dago. 1922an sortua, euskal arte, artisautza eta tradizioen bilduma garrantzitsua du. Museoa XVI. mendeko jauregi txiki batean dago, “maison Dagourette” izenekoan. Petit Bayonneko tokirik altuenean dago gaztelu berria (“Château-Neuf”), Karlos IV.ak XV. mendean eraikia. Eraikin handi horretan dago gaur egun Baionako Unibertsitatearen egoitza. Saint André eliza 1862an sagaratutako tenplua da, eta haren fatxadan arrosa-leiho handia nabarmentzen da.

Errobi ibaiaren ertzean dago, hiritik oso gertu; izan ere, Baionatik oinez edo bizikletaz irits daiteke. Ehun hektareako erreserba natural hau leku aproposa da arra­tsalde bat edo bake eta lasaitasun tarte bat igarotzeko. Inguru lasai hori eremu natural heze horretako fauna eta flora ikusteko aukera ematen duen naturagunea da. Biodibertsitatearekin lotutako hainbat jarduera eta erakusketa egiten dira bertan. Horrez gain, Maison des Barthes museoa ere bisitatu daiteke, mareak gainezka egiten duen lekua da, eta bertan bizi diren espezieak ezagutzeko edota erreserbaren barruan dagoen Natur Historiaren Museoa ezagutzeko aproposa da.

Gastronomia
Plater tradizionalenen artean axo gisatua dago: baserriko haragiaa, piper gorriak, berdeak eta tipula. Galetteak ere aipatu behar dira: krepeen aldaera dira, eta gari-irin sarrazenoa eta ura erabiltzen dira, eta erdian arrautza bat gehitzen da. Hestebeteen artean, aipatzekoa da Baionako urdaiazpikoa, Pays de l’Ardourreko gatzarekin gazitzen dena, foie grasa, Frantziako beste produktu tipiko bat, gaur egun mota askotako osagaiz ondua. Ossau-Iraty gazta, Manex eta Euskal-Bearnes arrazetako ardi-esnez egina, fruta-usainekoa da.