Eskerrak emateko opariak

Opari bat egitea edo jasotzea adiskidetasun- edo maitasun-ekintza da, edo, besterik gabe, une jakin batean lagundu dizun edo zurekin egon den per­tsona horri, gehien behar zenuen unean zurekin egon denari, eskerrak emateko, edota pertsona horretaz oroitu zarelako. Bizitzan hamaika une daude maitasun-erakustaldi hori egiteko, eta ez da beharrezkoa urtebetetze edo urteurren bat bezalako data berezi baten zain egotea; beti da une egokia pertsona horri ustekabeko opari baten bidez zure bizitzan zein garrantzitsua den erakusteko, azken batean, horiek dira estimatuenak eta zintzoenak, bihotzarekin egiten baitira.

LED argidun arbela

Opari original hau egurrezko marko bat da, metakrilatozko xafla gardena eta arbelean idazteko boligrafoa dituena. Eskerrak emateko edo maitasunezko mezu berezi bat idatzi, edo, besterik gabe, pertsona horrentzat esanahi berezia duen esaldi bat, USB kablearekin konektatu, eta, etengailua sakatzen duzunean, mezuak distira egingo du. Beste zerbait idatzi nahi baduzu, mezua oihal leun batekin eta nahi adina aldiz kristal-garbitzaile tanta batzuekin ezabatu dezakezu. Eguna ondo hasteko modu berezia da, pertsonak mezua irakurtzen duenean.

Giltzatakoa, karrete 10 argazki

Kodak giltzatakoak ohiko argazki-kamera analogikoen karretearen forma du. Ezustekoa giltzatakoaren alboko irtengunetik tira egiten duzunean dator, argazki analogikoen negatiboen itxura eta testura duen argazki-sorta bat aterako baita. Karretean 10 argazki pertsonalizatu agertuko dira, espazio bakoitzean nahi duzun argazkia edo mezua jartzeko. Giltzatakoarekin, seme-alaben, bikotekidearen, lagunen edo senideen argazkiak ikusi ahal izango dituzu beti, irtengunetik tira egitean.

Opari pertsonalizatuak

Litxarreria gozo eta gaziak, bio elikagaiak, edariak, higiene-elementuak… Oparia egingo diozunari gehien gustatzen zaizkion produktuekin egin dezakezu saskia. Gainera, pertsona horren produktu gogokoenekin pertsonalizatzeko aukerak plus bat gehitzen du, espresuki berarentzat egina baitago. Gainera, opariaren edukia aukeratzeaz gain, euskarria ere aukera daiteke, hau da, ohiko saskiaren ordez, maletak, motxilak eta poltsak daude, gero osagarri gisa erabil daitezkeenak.