“Emakumeak” biltzarra

“Emakumeak” feminismoari eta berdintasunari buruzko kongresua egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian urtarrilean. Bertan, mahai gainean jarri zen berdintasun erreala oso urrun dagoela eta feminismo gehiago behar dela. Gainera, mezu hau indartu zuten: feminismoa eta emakumeen eta gizonen berdintasuna funtsezkoak dira aurrerapenerako.


Kongresuan hainbat erreferente izan dira: Ségolène Royal, Fran-tziako ministro ohia eta Piotu-Charenteseko Eskualde Kontseiluko egungo presidentea; Fawzia Koofi, politikari eta ekintzaile afganiarra; eta Ana Peláez, Emakumeen aurkako diskriminazioa deuseztatzeko Nazio Batuen Ba-tzordeko presidenteordea.

Kongresuan honako mezua indartu da: feminismoa aurrerapena da


Era berean, honako hauek ere hartu dute parte: Cecilia Castaño, Zientzia Politikoetan doktorea eta Ekonomia Aplikatuan katedraduna; Ana de Miguel, Filosofia Moraleko irakaslea; María Ángeles Duran, Soziologian katedraduna eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kon-tseiluko ikerketa-irakaslea; Rosa María Calaf eta Paloma del Río kazetariak; Mabel Lozano zinema-zuzendaria; Ane Legarreta orkestra-zuzendaria; Onintza Enbeita bertsolaria; Elena Arzak sukaldaria; eta Izaro eta Christina Rosenvinge abeslariak.


Kongresuaren inaugurazioan Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, sumindura agertu zuen urte amaieran Bizkaian izandako azken hilketa ma-txistagatik. Era berean, “betiko-tzen diren genero-etenaren aurkako borroka” aldarrikatu zuen, baita “kristalezko sabaien edo zoru itsaskorren aurkako borroka ere. Batzuetan, ikusezinak dira. Ikusezin bihurtzen gaituzte beti”.
Gainera, gogorarazi zuen elkarrizketa gehiago behar ditugula, gune gehiago, feminismo gehiago egiteko. “Sare gehiago ehuntzea. Galdera edozein dela ere, eran-tzuna beti feminismoan eta komunitatean dago”, gaineratu zuen Laespadak.


Zentzu horretan, “feminismorik gabe aurrerapenik ez” dela egongo defendatu zuen, eta “Emakumeak” kongresu honek “hori lortzen lagundu behar du”. “Elkarrizketarako eta eztabaidarako guneak behar ditugu, bai, baina, batez ere, ekintza kolektiboak behar ditugu. Borroka berean feminista gisa ikusarazi behar dugu geure burua, eta inertziak eramango ez dituen edo egoerara egokituko ez diren herritar aktibo eta kritikoak behar ditugu”, azpimarratu zuen.


Laespadaren testuinguru-azterketaz gain, Fawzia Koofiren hitzaldia, emakumeen eskubideen eta Afganistango politikaren aldeko aktibista, izan zen kongresuaren ekitaldi nabarmenetako bat.
“Emakumeak”-en itxiera Elena Arzak, Nieves Barragán, María Marte, Maria José San Román, Zuriñe García, Asun Ibarrondo eta Lakshmi Aguirre sukaldarien arteko topaketarekin egin zen. Mahai-inguru eta hitzaldiez gain, kongresuak kulturarako lekua ere izan zuen. Bertan, Bizkaiko emakumeen argazki erakusketa bat aurkeztu zen, eta Emakumeen ESAS orkestraren, Luberri Xuri abesbatzaren eta Vocalia taldearen kontzertuez gozatzeko aukera ere izan zuten bertara gerturatu zirenek. Orkestraren kasuan, kide guztiak eta zuzendaria bera emakumeak dira.