Walkman Sony, 80ko hamarkada gogoan, baina 2023ko prestazioekin

Erreproduzitzailearen aurrealdean, laurogeiko hamarkadan zinta bueltaka ikusten zen tokian, eredu eguneratu honek 3,6 hazbeteko ukipen-pantaila du, 720p-ko bereizmenarekin (1.280 x 720 puntu). Bertsio berri honek gorde duena botoi fisikoak dira, askoz txikiagoak, alboetan gailua kontrolatzeko. Walkmanak 113 gramoko pisua du, eta hori guztia aluminiozko aleazio-marko batez estalita dago, zurruntasuna ematen duena soinu garbi eta egonkor bat lortzeko.


Sonyren diseinu berri honek Walkmanen S-Master HX anplifikazio digitaleko teknologia du, jatorrizko DSD formatuarekin bateragarria dena. Horrela, edozein motatako musikaren irteera orekatua eta potentzia handikoa lor­tzen da, hainbat maiztasunetan distortsioa eta zarata murriztuz. Era berean, gailu honek 360 Reality Audiorekin soinu oso batez gozatzeko aukera ematen du, eta DSEE Ultimate teknologia du Edge-AIrekin, musika konprimituaren artxibo digitalak denbora errealean hobetzen dituena. Gainera, ‘walkman’-ak MQA teknologia barne hartzen du, eta, beraz, mota horretako fitxategiak erreproduzi ditzake.


Iraupen luzeko bateria


Bateriari dagokionez, Sonyk garai bateko pilak kendu, eta, horien ordez, autonomia handiagoa emateko gai den bateria ezarri du, aukeratzen den erreprodukzio eta aplikazio motaren arabera. Horrela, 44,1 kHz-ko FLAC audioa 36 orduz erreproduzitzen da, 96 kHz-ko bereizmen handiko LFAC audioa 32 orduz, edo 26 orduz musika-zerbitzuen aplikazioekin.
Abestiak deskargatzeko, sistema eragile honekin bateragarriak diren ‘streaming’ aplikazioetatik edo gailua PC batera konektatuta egin daiteke, horiek migratzeko.


Biltegiratzeko gaitasunari dagokionez, nahiz eta teorian 32 gigabyteko barne-memoria izan, 18 baino ezingo ditugu eduki. MicroSD memoria-txartel baten bidez handitu ahal izango dugu edukiera. WiFi (802.11 A/B/G/N) eta Bluetooth 5.0 konektibitatea du, eta horri USB C ataka bat eta, gutxi-asko, minijack bat gehitu behar dizkiogu.

Salneurria:
Oinarrizkoa: 400,00 €
(amazon.com)