Babes maskulinoaren betekizuna, emakumeak espetxetik atera daitezen

Yemen krisi luze baten erdian dago. 14 milioi pertsonak baino gehiagok behar larria dute, eta hiru milioi pertsona baino gehiago lekualdatu dituzte beren etxeetatik. Azken aldiko gatazkaren aurretik, Yemen jada eskualde arabiarreko pobreena zen, eta emaitza ahulak zituen giza garapenean, elikaduraren arloko segurtasun gabeziarekin eta trantsizio politiko zalantzagarriarekin batera. Aparteko aipamena merezi du espetxeratutako emakume askoren egoerak; espetxe-zigorra bete duten baina oraindik preso jarraitzen duten
emakumeak, aske utziko dituen gizonezko tutorerik ez dagoelako.

Yemengo hainbat tokitako espe-txe-agintariek kartzelan manten-tzen dituzte kondena bete duten emakumeak, baldin eta ez badago aske uzteko tutore maskulinorik, edo haien senideek ez badituzte jaso nahi, emakumeen­tzako aterpetxeetara soilik transferitzen dituzte. Emakume bat kartzelatik ateratzeko tutore maskulino baten onespena behar izatea ohiko praktika da, eta 2015ean gatazka armatua sortu baino askoz lehenago aplikatzen zen.


“Onartezina da Yemengo agintariek emakumeak beren eguneroko bizitza garatzeko tutore maskulinoa behar duten pertsona osatugabe, ekintza-gaitasunik gabekotzat hartzen eta tratatzen jarraitzea. Ohitura tradizionalek eboluzionatu egin behar dute, gizarte orok egiten duen bezala, giza eskubideen eta duintasunaren errespetua bermatzeko”, adierazi du Grazia Carecciak, Amnesty Internationalen Afrika Ekialde Ertain eta Iparralderako Eskualde Programaren zuzendari ondokoak. “Espetxe-agintariek berehala askatu behar dituzte kondena bete ondoren askatasunik gabe dauden emakume guztiak –eta beste edozein pertsona–, Yemengo Zigor Kodearekin, Konstituzioarekin eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbideko betebeharrekin bat etorriz. Amaiera eman behar zaio justifikaziorik gabeko askatasun-gabetzeari eta genero-arrazoiengatiko diskriminazio-mota guztiei”, gaineratu du Amnesty Internationaleko Grazia Carecciak.


Yemengo bi abokatuk Amnesty Internationali jakinarazi zioten praktika horrek ez zuela oinarri juridikorik, eta, besterik gabe, gizarte-arauetan errotuta zegoela. Abokatuetako baten arabera, “kondena bete ondoren, legeak debekatu egiten du askatasun-gabetzea, pertsona baten generoa edozein dela ere. Erakundeen eta ekintzaileen presio komunitarioa behar dugu praktika horrekin amaitzeko”.


Eskubideak. Emakumearen Aurkako Bereizkeria Mota Guztiak Ezabatzeko Konbentzioak (CEDAW) esplizituki onartzen du emakumeen eskubideen aurkako abusu askoren jatorria arau sozial eta kultural kaltegarrietan dagoela. Konbentzio horrek neurri egokiak hartzera behartzen ditu estatuak, arau horiek ezabatzeko eta genero-bereizkeria eta bereizkeria intersekzionala, genero-arrazoiengatiko indarkeria eta giza eskubideen aurkako beste abusu batzuk prebenitzeko.


Radiya. Radiyak Taizeko espetxe zentralean bete zuen zigorra 2022an, baina ez zuen gizonezko tutorerik kar-tzelatik ateratzeko. Senarra dibortziatu egin zitzaion, eta familiak arbuiatu egin zuen estigma sozialagatik. Taizeko gobernazioko espetxe zentraleko administrazioak ez zuen aske utzi, eta emakumeentzako aterpetxe batera bidali zuen, Emakumeak eta Neskatoak Babesteko eta Birgaitzeko Zentrora. Radiyak jostun izateko prestakuntza jasotzen du, baina oraindik ez da aterpetxea uzteko edo lana bilatzeko prest sentitzen. Taizeko aterpetxeak kar-tzelatik aske dauden zazpi emakume hartzen ditu gaur egun; Adengo aterpetxeak, berriz, bi emakume, eta Sanakoak, beste hiru.