Euskarazko antzerkia

Bilboko Arriaga Antzokiak deialdia egin du euskarazko jatorrizko an-tzerki testu garaikide bat hauta-tzeko, European Theatre Convention elkartearekin elkarlanean egiten dituen jardueren barruan eta Bilboko Udalaren eta antzokiaren beraren helburu nagusietako bi uztartuz, hau da, euskarazko an-tzerkia eta euskal kultura sustatzea eta laguntzea, eta antzokiaren jarduera nazioartekotzea.
Arriaga Antzokiko iturriek jakinarazi dutenez, urte amaieran sartu zen ETC sarean, eta testuaren hautaketa egin ahala, sareak bere kideen artean egiten duen dramaturgia berrien 2023ko deialdira aurkeztuko du.
Deialdi horren bidez, ETCk Europako antzerkigintza garaikideko bi testu berriri emango die babesa, bai eta horiek 2023an nazioartean izango duten ibilbideari ere. Europako 50 antzokik eta jaialdik baino gehiagok osatutako sareko kideen artean zabalduko ditu testuak, eta 1.500 euroko dirulaguntza emango du ingelesera itzultzeko.
ETC elkartearen deialdiaren testu irabazleak sarearen hurrengo nazioarteko konferentziaren programazioaren parte izango dira. Topaketa Poloniako Opole hirian izango da, 2023ko maiatzean, eta bertaratutakoek partaidetzazko irakurketa egingo dute. Gauzak horrela, Arriaga Antzokiak egindako deialdian parte hartzeko baldintzei dagokienez, euskarazko jatorrizko testuak amaituta egon behar du, baina ez beste hizkuntzetara itzulita.