Diamante batek ere ez du balio herri baten bizitza

Sierra Leonako gobernuak bermatu behar du Meya Mining enpresak Kongoko ekialdeko barrutian ustiatzen duen diamante meategitik gertu bizi diren pertsonen giza eskubideak babestuta daudela. Erakundeak, halaber, komunitatearen kezkei erantzuteko konpromisoa betetzeko eskatu dio Meya Mining enpresari. Inguruko biztanleek azaldu dutenez, meategietan leherketak hasi aurretik beren etxeak ebakuatu behar dituzte, enpresak eraikitako egituretan babesteko, leherketak amaitu arte..

2018 eta 2021 artean, Amnesty Internationaleko ordezkariek ikerketa-lanak egin zituzten Konoko barrutian, Meya Miningeko erauzketa-jardueren eraginari buruz. Ikerketan, kezkatzeko hainbat arrazoi azaldu ziren: Meya Miningek induskatutako putzuetako uraren kutsadura, meatzetik gertu bizi diren komunitateentzako arriskuak, eta tokiko herritarren eskubide sozial eta ekonomikoen beste urraketa batzuk.


Amnesty Internationalek kezka horiek azaldu zizkien Sierra Leonako agintariei eta Meya Mining enpresari. Enpresak 2022ko abuztuan erantzun zion erakundeari, eta adierazi zien zer neurri hartu dituen inguruko erkidegoei galdetzeko eta haien erauzketa-eragiketen edozein inpaktu kaltegarri saihesteko, hala nola uraren ku-tsadura. Orain arte, Amnesty Internationalek ez du funtsezko erantzunik jaso Sierra Leonako agintarien aldetik.


2018an, Kono barrutiko mea-tzaritza jarduera ikertzen hasi zen. Erakundeak jasotako testigantzetan, inguruan bizi ziren pertsona askok adierazi zuten ez zutela benetako kontsultarik egin meatzaritza-eragiketak hasi aurretik. Amnesty Internationalek gogorarazten du giza eskubideei buruzko nazioarteko arauek, enpresei eta giza eskubideei buruzko NBEren printzipio gidariak barne, argi eta garbi ezartzen dutela komunitateek baimena eman behar dutela beren antzinako lurretan baliabideak ustiatzeko edozein eratan, eta dagozkien onurak jaso behar dituztela.


2019an, Meya Miningek Koaquimako komunitatean eraikitako bi andeletan ur-laginak hartu ziren. Probek erakutsi zuten nitrato-kon-tzentrazio handia zegoela bi laginetan: 110 mg/l lehenengoan eta 120 mg/l bigarrenean, hau da, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako maila seguruak (litroko 50 miligramo) baino askoz balio handiagoak. Une horretan, komunitateko biztanleak kexu ziren Meya Mining pu-tzuari buruz: Meyak emandako putzuko ura ezin dugu edan. Spirogyra du (alga bat). Uretan ikus dezakezu. Pozoitsua da. Ura garbitzeko eta janaria prestatzeko erabiltzen dugu, zaporea duelako, gazia delako, esan zuen Kaokimako komunitateko egoiliar batek. Meya Miningek baieztatu zuen putzuetako ura ere egiaztatu zuela urte horretan bertan, eta ez zuen eztabaidatu uraren nitrato-maila handia.


“Leherketetatik babestu behar”
Enpresak erkidegoei jakinarazten die gertatu aurretik leherketak izango direla. Inguruko biztanleek azaldu dutenez, leherketak hasi aurretik beren etxeak ebakuatu behar dituzte, enpresak eraikitako egituretan babesteko, leherketak amaitu arte. Simbakoroko komunitatean, Amnestyk bere ikerketa egiten zuen unean, Meya Miningek eraikitako egurrezko eta olanazko egitura, non biztanleak babesten ziren, zuloz beteta eta egoera txarrean zegoen.


Gainera, ez zegoen 300 pertsona baino gehiagorentzako lekurik, komunitateak 2.000 kide baino gehiago dituenean. Simbakoron bizi ziren pertsonak ez ziren seguru sentitzen. Amnesty International kezkatuta dago, halaber, meatze-hobiak seguruak direla bermatzeko nahikoa neurri hartu ez direlako, nahiz eta tokiko komunitateetatik gertu egon, bertan haurrak baitaude.