Basque Film Festival jaialdia astelehenetik ostegunera arte ospatuko da New Yorken

Asteazkenean ‘Urte berri on, amona!’ ikusi ahal izango da Manhattamen.

UNAI GANDARIAS /2019-11-11/ New York City Basque Film Festival izeneko jaialdia ospatuko da datorren astean hiri estatubatuarean, eta lau euskal Ylm eskainiko ditu astelehenetik ostegunera, azaroaren 11tik 14ra, Manhattan uharteko Village East Cinema aretoan. AEBetako hiririk jendetsuenean euskal zinemak azken urteotan emandako Ykziozko bi Ylm luze eta bi dokumental erakusteko balioko du hitzorduak, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Lehen edizioa izango duen jaialdia Eusko Jaurlaritzak AEBetan duen Ordezkaritzak antolatu du, Etxepare Institutuaren laguntzarekin, eta euskara, euskal kultura eta zinema herrialde iparamerikarrera hurbiltzea du helburu nagusi. Emanaldi guztiak euskaraz egingo dituzte, ingelesezko azpitituluekin, eta 500 ikusle inguru espero dira New Yorkeko euskal komunitateko kideen eta bertako zinemazaleen artean.

Astelehenean, ‘Amama’

Egitaraua azaroaren 11n hasiko da, astelehenarekin. Egun horretan, Asier Altuna zuzendariaren ‘Amama’ proiektatuko dute, 2015ean Donostiako Zinemaldian Irizar sariaren irabazle izandakoa. 103 minutuko iraupena duen Ylmak familia baten istorioa kontatzen du, desagertzeko arriskuan dauden baserrietako landa bizitzaren eta hiri bizitzaren arteko gatazka eta aitona-amonen eta biloben arteko belaunaldi talka ardatz hartuta.

Azaroaren 12an, asteartean, Oier Aranzabalek 2018an zuzendutako ‘Margolaria’ dokumentalanaren txanda izango da. Mikel Urdangarin abeslariaren eta Alain Urrutia margolariaren arteko solasaldi batekin hasten da. Urrutiak bere obra bat oparitu nahi dio musikariari, baldintza bakar batekin: Londresera joan dadila bere bila ferryan, margolana bere etxera ekartzeko. Urdangarinek egingo duen bidaia horrek, autore ororen buruan eta artista baten sorkuntza prozesuan murgiltzera eramango du ikuslea.

Telmo Esnalek zuzendutako ‘Urte Berri On, Amona!’ izango da jaialdian eskainiko duten hurrengo lana, azaroaren 13an, asteazkenean, komedia ukitua emanez jaialdiari. 2011ko Ylmak adinekoen eta zahar egoitzen gaia jorratzen du, umore kutsu batez lagunduta, eta Nagore Aranburuk, Joxean Bengoetxeak edota Kontxu Odriozolak protagonizatzen dute, besteak beste.

‘Jai Alai Blues’ amaiera emango dio euskal filmetako jaialdiari

Amaitzeko, Gorka Bilbao zuzendariaren ‘Jai Alai Blues’ dokumentalak itxiko du New Yorkeko Euskal Zinema jaialdia. Lan honek zesta puntaren edo, AEBetan ezagutzen den moduan, Jai Alai kirolaren historia harrigarria kontatzen du, euskal kirol honek ospe handia lortu baitzuen herrialde horretan. Zesta puntako hainbat kirolariren biograYan oinarritutako Ylma da, “eta bi kulturen, euskal kulturaren eta estatubatuarraren, onena biltzen du”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude