Hego Korea lanez gehiegi kargatuta dagoen munduko herrialdeetako bat da, bakardadearen eta nekearen gainkarga gehiegiarekin. Nola egiten diote aurre hegokorearrek eguneroko estresari?
Erantzuna dirudiena baino sinpleagoa da: maskota-harriak. Hegokorear askorentzat harriak animaliak baino eskuragarriagoak dira eta kostu gutxiago dute. COVID-19aren pandemiaren ostean, harriak bildumatzearen xarma berpiztu egin da, baina ukitu modernoarekin. Harririk txikienak, konpainia bilatzen dutenen artean, gustukoenak bilakatu dira. Harri hauek, izengoiti eta osagarriekin apainduak, kontsolamendu moduko bat eskaintzen dute eta munduari konektatuta mantentzeko modu bat ere bada, gizarte geroz eta isolatuagoan.
Fenomeno honen erdigunean suseok kontzeptua dago. Hitz honek “jakintsuaren harria” esan nahi du eta Joseon dinastian sortu zen. Hastapenetan harriak oparotasunaren eta fintasunaren sinboloa ziren. Suseok kontzeptua berpiztu egin zen XX. mendean, Hego Koreak bizitu zuen goraldi ekonomikoa dela eta. Alabaina, pizkunde garaikide hau ikuspegi aldaketa batekin gertatu da. Aberastasun iturri baino, kontsolamendu modu bat sinbolizatzen du.
WSJ hedabideak berriki zabaldutako erreportaje batean hainbat korearrekin hitz egin du. Koo Ah-young da horietako bat. 33 urtekoa. Harria maskota bezala adoptatu du laneko estresari eta bakardadeari aurre egiteko. Koo-k, nekearen aurka egin nahian dabil bere Seuleko lan berrian eta bere harri-maskotan kontsolamendua topatu du. Berari, eguneroko arazoen berri ematen dio eta paseotan alboan eramaten du.
Harriak dituzten pertsonek hauek pertsonifikatzeko joera dute. Argazkiak igotzen dituzte sare sozialetara, animaliekin egingo luketen moduan. Izena jartzen diete, atseden har dezaten ohea prestatu, arropak jarri eta bizirik baleude bezala dekoratzen dituzte.
Harri-maskota hauen ospean, TikTok bezalako sare sozialetan, gorantz doa. Erabiltzaileek harriak apaintzeko euren ahaleginak erakusten dituzte. Sare sozialetan duten presentzia honek harrien merkatua zabaldu du.
Zoritxarrez, bakardadea eta nekea ez dira fenomeno berriak Hego Korean. Bakarrik bizi direnen kopuruak ere gora egin du eta gehiegi lan egitearen kulturak eragin zuzena du horretan. Honegatik sortzen dira onura terapeutikoak dituzten modak, harriena bezalakoak. Korear askoak ziurtatzen dute maskota berezi hauek eskaintzen dizkieten onurak terapeutikoak direla, lasaitasuna sentitzen dutela. Eguneroko estresean arnasgunea eskaintzen diote harria dekoratzeak.
2023ko apirilean argitaratu zen txostenaren arabera, 19-39 bitarteko korearren %3,1a bakarrik omen daude. Estatistika honek arazoa larria dela erakusten du. Beraz, harriak maskota bezala adoptatzea asko urrundu da bere praktika tradizionaletik.