SLICES
Lagunen bileretan beti pizza mozten duena bazara, eta plateretan zatiak banatzeko gaitasuna probatu nahi baduzu, erronka hau zuretzat da. Mekanika sinplea da, baina oso adiktiboa. Taularen erdian pizza zati ugari agertuko zaizkigu, eta gure inguruan dauden plateretan banatu beharko ditugu. Triangelu bakoitzaren orientazioa kontuan hartu beharko dugu, erretiluetako hutsuneak kalkulatzeko. Zatiak plateretan jarri ahala, puntuak gehituko ditugu, hurrengo mailara igaro arte. Baina prozesua ere zaildu egingo da, pizza zati bakoitza kokatzeko hutsune libre gutxiago geratuko baitira.
OJOL THE GAME
Gidatzeko simulagailua da, eta bezeroak motorrean eraman behar dituen taxilaria bi- hurtuko zara, trafikoz eta arriskuz beteriko kaleetan zehar. Zure motorra eta telefonoa zure bi lan-tresna nagusiak dira, eta, beraz, eguneratu egin beharko dituzu, gidari gisa duzun errendimendua hobetzeko.
Zure helburua da ahalik eta bezero gehien aurkitzea eta konpainiako gidaririk onena bihurtzea. Erakutsi zure gidatzeko gaitasunak, eta eraman zure bezeroak azkar eta eragin- kortasunez helmugara; horretarako, hiriko mapa buruz ikasi beharko duzu, eta bide laburrena bilatu, zure helmugara iristeko.
JUDGEMENT DAY
Joko honetan, pertsona inpartziala izatera jolastu beharko dugu, eta askotariko pertsonak epaitu, bizitzan zehar egin dituzten ekintzen arabera, zerura edo infernura doazen erabakitzeko, barra bat gehien interesatzen zaigun aldera irristatuz. Ekintza guztiak aztertu ondoren, protagonista bakoitzari hil ondoren nora joango den jakinaraziko zaio. Zerura edo infernura joateko, lortutako puntuazioaren arabera, pertsona bakoitza bere azken helmugara lerratuko dugu. Lortu dugun asmatzeko gaitasunaren arabera, gutxi gorabehera puntuazio altua emango zaigu, eta horrek aurrera egiten lagunduko digu.