Bansky-ren horma-irudi berria agertu da Londresen

Hormaren ezkerreko beheko izkinan presiozko mangera bat eskuetan duen pertsona bat ageri da. Ilustrazioa hormaren aurrean dagoen gereziondo batek osatzen du. Zuhaitza kimatua dago, pintura berdea bere hostoak direla irudikatu ahal izateko.

Banksy-ren horma-irudi berria pasa den igandean agertu zen Londres iparraldean. Bansky-ren identitatea ezezaguna bada ere, autoretza aldarrikatu du bere webgunean lekuaren ilustrazio aurreko eta ondorengo argazkiak eskegiz. 


Bansky hiriko arte satiriko eta probokatzaileagatik egin da ezaguna. Sarritan gai politiko eta sozialak jorratzen ditu. Bere lanak nazioarteko errekonozimendua ukan du eta ez du inor hotz uzten. Batzuek miretsi egiten dute, beste batzuek zalantza egiten dute hori artea ote den. Zuk zer deritzozu?