Martxoaren 25etik aurrera ‘Harpa Jotzen’ podcasta abiatuko da berriz ere EITBPodkasten. Astelehenero saretuko dute atari honetan Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik poZkasta izendatzen dutenaren atal berria, entzuleek nahi dutenean entzuteko aukera izan dezaten. Txoko honetan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek «txorakeria eta fundamentu gabeko gauzei» tartea eskaini nahi izaten diete.
Bigarren denboraldia hamar atalek osatuko dute eta eitb.eus/harpajotzen bertatik izango da harpidetu eta entzuteko aukera, bai eta ohiko beste agregatzaileetara sartzeko aukera ere (Spotify, Apple podcast etab.).
Ohi bezala, gai zehatz baten inguruan ariko dira Mirari eta Idoia, atalez atal gonbidatu berezi batekin. Umoretik helduko diote, jakina, aztergaiari, eta gonbidatuen artean izango dituzte bigarren denboraldian, Antton Telleria, Ane Lindane, eta Lur Errekondo, besteak beste.
Lehenengo denboraldian bederatzi atalez egon zen osatuta. Besteak beste, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren musika; Barreaz, Beatriz Egizabal aktore eta klownarekin; Kuadrilaz, Joxe Rojas teknopatarekin; Loaz, Aitziber Garmendia aktorearekin; Aitzakiez, Manu Etxezortu kazeratiarekin; Sexuaz, Jon Plazaola aktore umoretsuarekin; Euskari buruz, Lorea Agirre JAKINeko zuzendariarekin; Nor izateaz, Iñigo Antsorregi korapilo askatzailearekin; Mendiko botak jantzita, zientziaz Ana Galarraga.