Mugikorretarako bideo-jokoak

DENTIST BLING
Android zein IOS plataformetan

Abentura honetan, dentista bihurtu eta zure pazienteei hortz-osasuna berreskuratzen lagundu beharko diezu. Horretarako, hortz-pieza guztiak aztertu beharko dizkiezu, eta haientzat traba den guztia ezabatu. Txantxarra desagerrarazteko, haginak ateratzeko, enpasteak egiteko edo beste edozer egiteko, hatza pantailatik irristatu beharko duzu arazoak aurkitu arte, eta, gero, konpontzeko tresna egokia erabili. Abantaila da dentistak automatikoki hartuko duela aukera bakoi­tzerako tresna egokia, eta, beraz, arazoa aurkitu eta seinalatu besterik ez duzu egin beharko konponketa hasteko.

MONSTER LEGENDS
Android zein IOS plataformetan

Jokoan, mota guztietako fantasiazko izakien bilduma egin, eta horiek etxeratzea izango da gure helburua: suzko herensuge gorriak, tximino erraldoiak, itsas sugeak… eta munstroak naturaltasunez bizi eta garatu ahal izateko habitat egokia sortzea. Guztira, 50 munstro desberdin baino gehiago aurkituko ditugu, eta, horien artean, oinarrizko izakiak eta haien eboluzioak daude, hau da, mailaz igotzean, izakiek itxura aldatu eta trebetasun berriak lortuko dituzte. Jokalariek munstroei aurre egin beharko diete mundu osoko beste jokalari batzuen aurka, eta munduko sailkapen tauletan postuak igo ahal izango dituzte.

SNIPER SHOOTER
Android zein IOS plataformetan

Tiro-joko honetan, frankotiratzaile bat kontrolatu beharko dugu, eta haren egitekoa tiro bakarrez bere helburua hiltzea da. Jokoak hamaika misio ditu, zazpi kapitulutan banatuta, eta bakoitzean hainbat eginkizun bete beharko ditugu. Hasieran, eginkizunak nahiko errazak izango dira. Alabaina, aurrera egin ahala, gure helburuak urrunago egongo dira eta gehiago mugituko dira. Kapitulu bakoitzean, egin beharreko tiro kopuruaren eta egindako tiro zuzenen arabera, izar kopuru bat edo beste emango zaigu. Tiro bikaina eginez gero, hiru izar irabaziko ditugu.