Lisboa Portugalgo hiriburua eta hiririk handiena da. Herrialdearen mendebaldean dago, Ozeano Atlantikoko kostaldean. Hiriak ondare tradizionala, eraikuntza klasiko eta tradizionalak, eraikin modernistak eta zirraragarriak bateratzen ditu. La Praça do Comércio (Merkataritza plaza) bezalako monumentuz betetako hiri kosmopolita da Lisboa. Hiriko erdigune neuralgikoa da, eta bi interes gune nabarmentzen dira bertan: Arco Triunfal da Rua Augusta, 1755eko lurrikara handiaren ondoren hiria berreraiki zela ospatzeko eraikia, Vasco de Gama eta Marques de Pombal irudikatzen dituzten estatuekin, eta bigarrena lurrikara hori izan zenean agintean egon zen Jose I.a Portugaleko erregearen zaldizko estatua da. Alfama auzoan, Lisboako muino garaienean, Castelo de São Jorge (San Jorge gaztelua) dago, zortzi mendetik gorako historiarekin. Gotorleku horretatik Lisboako ikuspegirik onenak daude. Hiriburu honetan bisitatu beharreko beste monumentuetako bat Mosteiro dos Jerónimos (Belemeko Jeronimoen Monasterioa) da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1983an. Monasterioaren eraikuntza XVI. mendean amaitu zen, eta Vasco de Gamaren Indiaren itzulera ospatzeko eraiki zen.
Belemgo Dorrea Portugalgo hiri honen beste eraikin garrantzitsu bat da. Eraikuntza militar honek, hasieran, hiria defendatzeko eta Resteloko hondartzan kokatzeko lana izan zuen, handik abiatzen baitziren karabelak beste kontinente batzuetara egiten zituzten espedizioetan; ez da kasualitatea. Azkenik, hiriko sinbolo adierazgarrienetako bat tranbia da. Garraio-sare hori 1873an inauguratu zen. 48 kilometro ditu hiriburuan zehar, eta 6 bidek osatzen dute.
Sintra, xarma handikoa
Hiriburutik ordu erdi eskasera, Sintra hiribildua nabarmentzen da, Europako arkitektura erromantikoaren gune nagusi eta garrantzitsuenetarikoa delako. Hirigune historikoa eta mendilerroaren zati bat UNESCOren Gizateriaren Ondare dira. Hiriguneko kaleetan paseatzea, Castelo dos Mouros harresiaren gainetik itsasoa ikustea edo/eta Palacio da Pena jauregi ederra bisitatzea ezinbestekoak dira hiribildu hau bisitatzerakoan. Portugalgo XIX. mendeko erromantizismoaren adierazgarririk handiena da Palacio da Pena. 1910ean Monumentu Nazional sailkatu zuten, eta Sintrako Paisaia Kulturalaren gunerik garrantzitsuentzat hartzen da.
Jauregitik oso gertu, Castelo dos Mouros dago. Mendi baten tontor harritsuan dago, eta, bertatik, Atlantikoaren ikuspegi harrigarria ikus daiteke.
Gastronomia
Itsasotik gertu dagoenez, plater askok arraina dute protagonista. Platerik ospetsuenetako bat bakailao à brás da, non bakailao egosi eta xehatua patatekin eta arrautza irabiatuarekin nahasten den. Franceshina sandwich ospetsuena da, eta haragia eta hestebeteak molde txigortuko ogi baten gainean jarriz egiten da. Ogi horien artean saltxitxak, urdaiazpikoa, mortadela, txahal-xerrak edo txerri-xerrak egon daitezke. Gozoki nagusia Belem pasteltxoak dira, hostorez eta esnez, arrautza-gorringoz eta azukrez beteak.