Sexu-identitate berrien bila

Internetek, sare sozialek, streaming plataformek eta bestelako tek­nologia berriek eragin dute azken urteotan LGTBI errefe­renteak, publiko gazteenaren artean, askoz agerikoak izatea. Drag munduari buruzko programek edo YouTuben beren esperientziak kontatzen dituzten pertsona ez bitarrek gaurkotasun handia dute. Zorionez, LGTBI kolektiboaren aniztasuna gero eta norma­lizatuagoa dago gizartean eta kulturan, eta, beraz, ia ezinezkoa da influencer, youtuber edo aurkezlerik ospetsuenetako batzuen izenak ez ezagutzea; izan ere, haien irudiak eta mezuek bilakaera handia izan dute, beren aitzindarienen aldean.


Ez dugu oharkabean pasatzen utzi nahi erreferente horietako askok egiten duten lana, batez ere gazteenen artean; izan ere, horietako asko sare sozialetan, musikaren, telebistaren edo Interneten bidez kolektiboko pertsonei jarraituz hazten dira. Horregatik, millennial garaiko LGTBI erreferente batzuk errepasatuko ditugu jarraian.


“Millennial erreferenteak”
Los Javis deituriko bikotea mugimendu horren adibide nabarmenetako bat da. Calvo eta Ambrossi, Veneno eta Paquita Salasen sortzaileak, gaur egun, gaztelaniaz hitz egiten den industriaren mentore preziatuenak dira. Halaber, epaimahaikide gisa parte hartu dute telebista-saioetan eta irakasle aritu dira Operación Triunfo saioan. Los Javis bikoteak sare sozialak erabiltzen ditu beraien bizitza eta proiektuak azaltzeko eta jarraitzaileekin harreman zuzena izateko.


Bestalde, Iván González under­ground kulturaren erreferen­tea da. Samantha Hudson izenez ezaguna, performer, transformista, aktibista, abeslaria… LGTBI aktibista oso bat da.
Carolina Iglesias komikoa eta youtuberra da, eta Operación Triunfoko sareen atalean eta Zapeando saioan parte hartu du. Haren izen artistikoa Percebes y Grelos da, eta 2021ean Marcela y Elisa saria jaso zuen LGTBI+ eskubideen alde egindako lanagatik. Horrenbestez, sari hori jaso duen pertsonarik gazteena da. Kolektiboaren aniztasuna gero eta normalizatuagoa dagoen arren, sektore batzuetan, kiro­laren munduan kasu, aniztasun hori oraindik ere ezkutuan dago