Guggenheim doakoa izango da euskaldunentzat sei astez

Euskadiko herritarrek Guggenheim Museoa doan bisitatzeko aukera izango dute urriaren 25etik abenduaren 2ra, ‘Denontzako BBK artea’ ekimenaren eta museoaren 25. Urteurrenaren markoan. Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiaren esanetan, BBKk babestutako ekimena “museoaren sustraitzea herriari eskertzeko” modua da, “urte guzti horietan erabakigarria izan baita arrakastan”. Sarrerak erreserbatzeko epea urrian zabalduko da.

Gainera, museoaren 25 urteak ospatzen jarraitzeko, El niño de Elche, Joaquin Achucarro, Mastodonte eta Escuderoren ‘Sinfonia mitica’ren kontzertuak izango dira.

Urriaren 14, 15, 16 eta 17an emanaldi sorta izango da museoaren atarian. Solomon Guggentheim museoko Works & Process programan parte hartzen ari diren dantzariak izango dira protagonistak. Rap, beatbox eta break dance emankizunak eskainiko dituzte.

Urriaren 14an Pop-up emanaldiak antolatu dituzte, 12:00etan Moyua plazan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta 18:30ean Areatzako zubian eta Arriaga plazan; eta urriaren 15ean, 12:30ean, Plaza Barrian eta 18:30ean Udaletxeko zubian. Gainera, urriaren 16an museoa izango dira emankizunak, 12:30ean eta 20:30ean, eta urriaren 17an, 18:30ean.

Urteurrena urriaren 18an ospatuko da. Bilbo, New York eta Veneziako Guggenheim museoetako patronatuek ospakizun bateratua egingo dute 17ko gauean. Museoaren urteroko afariaren edizio berezia izango da gau horretan bertan.