Suntsitu nahi gaituen inflazioari aurre egiteko aholku batzuk

Azken hilabeteetan, dena ari da igotzen. Argiaren prezioak igoera bat bestearen atzetik lotzen du, eta joan den martxoaren hasieran marka historiko berri bat lortu zuen, batez beste 442,54 euroan kokatu baitzen megawatt bakoi tzaren orduko prezioa (MWh). Era berean, gas naturalak 5 aldiz egin du gora Europa osoan handizkako merkatuan, eta % 800 igo da iazko martxoarekin alderatuz gero: megawatt orduak 17,36 euro balio izatetik 159 €/mWh balio izatera igaro da urtebetean. Bi fakturen gorakada neurrigabe horiek eragin handia izan dute etxe gehienetako ekonomian. Horri guztiari gehitu behar zaio, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerraren ondorioz, gasolinaren eta gasolioaren prezioak behin baino gehiagotan hau tsi dituela bere errekor historikoak azken hilabeteetan. 

Prezioen etengabeko garestitze horrek, partikularrak ez ezik, bereziki kolpatzen ditu grebara joatea erabaki duten zenbait jarduera, hala nola industria, arrantza edo garraioak, eta supermerkatu askotan hornikun tzarik ez egotea eragin du horrek. Hori dela eta, askok gerraren egoera baliatu dute elikagaien prezioak igotzeko, erosketa-saskia garestituz, eta azken kon tsumitzaileari zuzenean eraginez. 

Erosketa-saskiaren prezioa igotzea 

Oinarrizko Erosketaren Hiru hilez behingo Behatokiak joan den mar txoan egindako hiru hilean behingo azterlanaren arabera, non prezioen bilakaera aztertzen den iazko mar txoarekin alderatuta, ikusi da erosketa-saskiaren batez besteko prezioa ia 20 euro garestitu dela urtebetean. 2021eko martxoan, batez besteko oinarrizko saskia ez zen 71 eurotik gorakoa; gaur egun, aldiz, 88,22 eurokoa da. 

Ziurgabetasun politiko horren guztiaren ondorioz, familien gastua handitu egin da; izan ere, kontrolik gabeko inflazioa izan zen, eta martxoan KPIa % 9,8ra igo zen; azken 37 urteetan izan duen baliorik handiena da. 

Azterlan horretan bertan ziurtatzen denez, inflazioaren aldakortasunaren ondorioz sortutako ziurgabetasunak, energiaren prezioaren igoerak eta Ukrainako gerrak eta garraiolarien grebak eraginda, besteak beste, elikadura- eta higiene-produktu pertsonalen salmentek gora egin dute, % 12,9 hazi baitira balio aldetik, iazko aldi beraren aldean, eta % 11,9 bolumenean. 

Premiazko produktuen prezioen igoerari dagokionez, olioa da igoera horren buru, % 30,3 igo baita bere prezioa 2021eko aldi beraren aldean; pasta % 18,3 igo da, eta arroza eta esnea % 18,1 eta % 14,5, hurrenez hurren. 

Erosketa-saskian aurrezteko aholkuak

MARKA ZURIAK EROSI: Supermerkatuaren marka duten produktuak dira, merkeagoak izaten direnak; horiek kontsumitzea iradokitzen da, litekeena baita bi produktuak fabrika berean ekoiztu izana, baina marka desberdinekin paketatu izana.

KOPURU HANDITAN EROSI: Denda batzuetan handizkako erosketa egin dezakezu; deskontu handiak eskaintzen dizkiete kontsumitzaileei produktu kopuru handiak erosteagatik. Galkorrak ez diren produktuak direnean, betiere. 

LEIALTASUN-PROGRAMAK APROBETXATU: Ez alde batera utzi deskontuak, betiere, zure aurrekontuarekin bat badatoz. Hainbat dendak puntu-txartelak ematen dituzte, eta erosketa bakoitzarekin deskontuak lortzen laguntzen dizute. Erabili 2×1 eskaintzak, bigarren unitatea % 50ean… Erabilgarriak dira. 

BEHATU GOITIK BEHERA: Oro har, produkturik garestienak gure begien parean egoten dira, eta, beraz, ondo aztertu beharko duzu goian edo behean produktu merkeagoak aurkitzen dituzun. Ez gelditu dendako sarrerako linealetan, edo behar ez duzuna erosiko duzu.

Eta ez ahaztu beti erosketa-zerrenda prestatzea. Behar duzuna bakarrik erosten lagunduko dizu.