Pandemiaren ondorioz ez da azken bi urteetan antolatu, eta, orain, Bilbok berriz ere edukiko du euskal kulturaren jaialdiaz gozatzeko aukera apirilaren 13tik 17ra eta 200 jarduera baino gehiagorekin.
Gehienak doan eskainiko dira, eta gastronomia, musika, herri-kirolak eta zinema jorratuko dira, besteak beste.
Bilbao Basque Fest jaialdiaren urteko hitzordua itzuliko da Aste Santuan, eta sorpresa ugari izango dira hiribildu osoan zehar egongo diren hogeita hamar bat agertokitan eta 300 artista baino gehiagorekin Udalak antolatuta eta oraindik Covid-19ari aurre egiteko neurriekin, hiria dinamizatzea, turistak zein inguruko bisitariak erakartzea eta egun horietan Bilbon geratuko diren bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzea du helburu.
Bilbao Basque Festen betiko sei gai nagusiei eutsiko zaie: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport, hiribilduan jarduera ekonomikoa sortzeko jaialdi gisa egonkortu dutelako. Urtero bezala, jatetxeek, tabernek, goxo-dendek eta saltoki espezializatuek jaialdian parte hartuko dute. Aurtengo edizioan, ostalaritzako eta merkataritzako 284 establezimendu bilduko dira.
Egitarauari dagokionez, I. Artzain txapelketea Bilbao, DJ’s Afrika Bibang, Mimoloco eta Lorea Argarate, Aitzina Folk, Basabi eta Arenaleko Txoko Gourmet nabarmentzen dira baina informazino gehiago eta egitaraua begiratzea izango da onena hemen.