Otsailaren 17an, 20:00etan, Gólem – Alondiga zinema-aretoan izango da.
Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoak – FANT-ek 28. edizioa ospatuko du maiatzaren 6tik 14ra. Zinemaldiaren aperitibo gisa, FANTek “La Pasajera” filma aurreestreinatuko du ostegun honetan, hilaren 17an, 20:00etan, Gólem – Alhóndiga zinemetan.
Saio honetan parte hartzeko gonbita beharko da. Gonbitak egun berean jaso ahal izango dira, 16:30etik aurrera, Golem- Alhóndiga kotxarteldegietan. Golem- Alhóndiga
Fernando Gonzálezek eta Raúl Cerezok zuzendutako film honetan, furgoneta partekatu batean, gizon bat eta hiru emakume doaz, eta bigarren mailako errepide batean iluntasunean dabilen turista bat harrapatu du. Ibilgailura igo eta hurbilen dagoen ospitalera eraman ondoren, furgoneta zaharreko bidaiariak portaera bitxia duela ikusten hasi dira.
Film honi buruz, Mondosonoro edo La Vanguardia bezalako komunikabideek esan dute, “Alex de la Iglesia onena gogorarazten duela”, edo “kurbako neskatoaren mitoaren estralurtar berrirakurketa bat dela”.
‘La Pasajera’
Jatorrizko titulua: ‘La pasajera’
Iraupena: 90 min
Zuzendaritza: Fernando González, Raúl Cerezo
Banaketa: Ramiro Blas, Cecilia Suárez, Paula Gallego, Cristina Alcázar -Herrialdea: Espainia
Kalifikazioa: ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat