“Deustualdeko Klown Jaialdiak” bere programazioan ibilbide artistiko zabala eta lehen mailako proposamenak dituzten euskal konpainiak protagonista bihurtzeko apustua egingo du. Jaialdia Deustuko eta San Inazio – Ibarrekolanda Udaltegietan ospatuko da. Sarrera doan izango da, leku-kopurua bete arte.
Jaialdi berri honekin, ibilbide artistiko handia eta lehen mailako proposamenak dituzten euskal enpresen aldeko apustua egin du Udalak
Bilboko Udalak jende guztiarentzako programa berri bat jarriko du abian otsailaren 17an: “Deustualdeko Klown Jaialdiak”. Martxoaren 4ra arte, San Inazio – Ibarrekolanda eta Deustuko udaltegiak klown proposamenez beteko dira.
“Deustualdeko Klown Jaialdiak” klown-a adin guztietako pertsonengana hurbiltzea du helburu. Euskadin tradizio handia duen diziplina da hau, “konpainia askok egiten baitute beren lan eszenikoa umorea egiteko modu honetan. Ez da soilik haurren kontua, baizik eta oso modu interesgarrian, sakonean eta konplexuan hurbiltzen dizkie barreak gazte eta helduei” azaldu dute Udaleko kultura-arlotik.
Udalaren kultur ekimen berri honek programazioaren protagonista izango ditu ibilbide artistiko zabala eta lehen mailako proposamenak dituzten izen handiko euskal konpainiak. Bertan izango da Maite Guevarak eta bere proposamena proposamena “¡Ahora!” (otsailak 17); Virginia Imaz, Euskal Herriko klown emakumeen aitzindarietako bat dena eta 2017an bere ibilbideari Emakunde Saria jaso zuena, “Molestias Clónicas” proposamenarekin parte hartuko duena (otsailak 24) eta “Gabe”, berak zuzentzen duen Oihulari Klown konpainiaren proposamena (martxoak 4). Ziklo berri honetan Badut taldea ere egongo da “ZirriBorro” lanarekin (otsailak 18) eta Monda Lironda pailazo bikote bizkaitarra “Detektibeak” ikuskizunarekin (otsailak 25).
Lehenengo edizio honetan, “Deustualdeko Klown Jaialdiak”, bere programazioa kilometro 0ko agenteen proiektuekin betetzeaz gain, bere kartelean parte hartzera gonbidatu du Cia Lolita Corina konpainia kataluniarra. Martxoaren 3an Deustuko Udaltegira iritsiko da “Las gallegas” obrarekin.
Ziklo hau doakoa da lekuak bete arte.
DEUSTUALDEKO KLOWN JAIALDIA
Otsailaren 17an 19:00etan. Deustuko Udaltegia.
MAITE GUEVARA – ¡Ahora!
Gazteleraz · Klown · Gazte eta helduentzat.
Martina hemen dago. Eta prest dago. Denbora luzean egon da une honen zain. Batu egiten du poza, gainez egiten du pozez, lehertu egiten da pozez. Gauza da desafio guztiak igarotzeko, arazoak saihesteko, edozeri ekiteko. Baina ez da guztia beharko lukeen moduan ateratzen. Ez daude guztiak egon beharko luketen tokian. Denbora igaro egiten da, itzuri egiten zaigu. Ematen du hala gerta litekeela garaien amaierara arte, hala, besterik gabe…. Edo beharbada ez. Beharbada, hauxe da unea gogoeta egiteko zenbait gauzaren gainean, eta etorri beharrekoa etor dadila, Oraintxe!
Otsailaren 18an 19:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia.
BADUT – ZirriBorro.
Hizkuntzarik gabe · 5 urtetik gorako umeentzat
Liburu literario bat idaztea ez da erreza, berak intentuan urteak daramatza. Beste liburuetan murgildu egiten da eta inspiratzen da baina inoiz ez da konformatzen. Paper txuriaren aurrean dagoenean izango da bere emozioen borroka. Lortuko du bere liburu literarioa idaztea?
Otsailaren 24an 19:00etan. Deustuko Udaltegia.
VIRGINIA IMAZ QUIJERA – Molestias Clónicas.
Gazteleraz · Klown · Gazte eta helduentzat.
Pauxa emakume pailazo bat da eta anbulatorioan ilaran zain dagoen bitartean, irudi du ari dela ia nor dagoen gaixoago, gauza jakina den arren guztia, hondarrean, artegatasun kontua dela. Ikusleen arteko batzuk bere aje kronikoen konplize eta lekukotzat hartzen ditu, eta umorez eta amultsuki aditzera ematen nola ikusten dituen berak estresa, argaltzeko dietak, etxeko andrearen neurosia, ginekologoarengana joan behar ezin saihestuzkoa, nork bere burua medikatzea eta beste.
Otsailaren 25an 19:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia.
MONDA LIRONDA PAILAZOAK – Detektibeak
Euskera · Pailazoak · Familiarra.
Monda eta Lironda pailazoak detektibe bihurtuko dira antzezlan honetan. Desagerpen batzuk argitzeko asmoz etorri dira, dena prest dutenean, datu garrantzitsua falta zaiela konturatzen dira: ez dakite zer demontre bilatu behar duten!!! Nagusiak, berriz, argi du: lapurra aurkitu behar dute. Horretarako, pista-bilaketa, kamuflajea eta tramankulo arraroak erabiliko dituzte. Baina azkenean benetako lapurra harrapatzea lortuko dute?
Martxoaren 3an, 19:00etan. Deustuko Udaltegia.
CIA LOLITA CORINA- Las Gallegas.
Gazteleraz · Klown Teatroa · Gazte eta helduentzat.
Galiziarrak bi dira. Eta hilda daude. Baina ez dakite, ez dira konturatu, ez zaie heriotzaren berri eman, hiletara joan dira, sinetsita daude beste baten hileta dela eta bertara negar egitera joan direla. Baina ez. Haien alde egingo dute negar. Eta haiek izango dira, fantasma atsegin bihurtuta, barrez lehertu nahi izango gaituztenak.
Marxtoak 4an, 18:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia.
OIHULARI KLOWN – Gabe.
Hizkuntzarik gabe · Familiara.
“Gabe”-k euskaraz barik esan nahi du. Testurik, konplexurik eta nahikeriarik gabeko ikuskizuna da. Bi klown aktorek bi etxegabe antzezten dituzte, pailazo arloteen tradiziorik garbienean, “clochards”-ak. Ez dute ezer eta, agian horregatik, dena ospakizun-arrazoi bihurtzen da. Bizitza ospatzearen garrantzia gogoratzeko aukera izango da.