Donostiako dFeria jaialdiaren programazio eszenikoa aurkeztu da

Aurtengo dFERIA jaialdiaren programazio eszenikoa aurkeztu da. Martxoaren 14a eta 17a bitartean burutuko da eta antolatzaileek azaldutakoaren arabera, oreka izango da jaialdiaren oinarria. 26 konpainien, 26 ikuskizun eta 40 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokietan. Ikuskizunen kopuru handi bat (%54) estreinaldiak izango dira. Antzerkia, dantza, musika eta ikus-entzunezkoak eskainiko dira jaialdian.

dFERIArako sarrerak eta abonuak gaur jarriko dira salgai, 11:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan eta www.donostiakultura.sarrerak.eus webgunean.