Sebastian Yatra aurtengo Bilbao Musik Fest-en izango da

Sebastian Yatra Bilbao Musik Fest 2022 jaialdian parte hartzeko baieztatutako lehen artista izan da. Kantari kolonbiarra Miribillako Bilbao Arenan arituko da ekainaren 18an. Bertan, Chica ideal edo Pareja del año bezalako abesti arrakastatsuak interpretatuko ditu. Kontzertua 21: 00etan hasiko da eta sarrerak eskuragarri daude www.entradasnervion.com webgunean.

Kolonbiar musikaria, musika latinoaren errebelazioetako bat bihurtu da azken urteotan. Hollywoodeko Oscar saria eskuratu nahi du abesti original onenaren atalean, Beyoncerekin, Ariana Grandekin eta Jay – Zrekin borrokatu beharko du saria lortzeko Bilbao Musik Fest jaialdian aritu aurretik.

Yatra, 24 urtekoa eta Medellinen jaioa, Estatura itzuliko da bere hirugarren diskoa, Dharma (Universal), aurkezteko. “Bira sorpresaz beteta etorriko da”, Nervion Flyn sustatzaile bizkaitarraren arabera. Bere banda osoaz gain, Yatrak “dantza talde ikusgarria” izango du.