Bilboko Udalaren Bilborock aretoak pixkanaka berreskuratuko du bere ohiko edukiera, baita kontzertu eta ikuskizunetara zutik joateko aukera ere.
Ekitaldi bakoitzeko gehienezko edukiera Bilboko Udalak eta sustatzaileek adostuko dute, eta, horrela, edukieraren % 100 pixkanaka berreskuratuko da, ahalik eta ikusle gehien hartzeko aukerara iritsi arte: 300 pertsona zutik eta 200 pertsona eserita.
Gainera, ikuskizun bakoitzaren antolatzaileek erabakiko dute bertaratzen den publikoa eseri behar den edo zutik egon daitekeen.