C motako USB ataka duen kargagailua izan beharko dute mugikorrek, tabletek, argazki kamera digitalek, aurikular zein bideokontsolek. Ordenagailu eramangarriei, aldiz, 2026tik aurrera ezarriko zaie araudia.
Beraz, gailu elektronikoentzako kargagailu unibertsala derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian 2025etik aurrera; hala erabaki du Espainiako Gobernuak, Europako Parlamentuak 2022an onartutako zuzentaraua bere eginda.
Ministroen Kontseiluak erabaki du irrati ekipamenduen merkaturatzeari buruzko araudia moldatzea, kargagailu unibertsalaren derrigortasuna txertatzeko testuan. Jose Luis Escriva Transformazio Digitalerako ministro espainiarrak eman ditu erabakiari buruzko xehetasunak.
Esan duenez, onartutako arauaren arabera, kontsumitzaileek 2025etik aurrera erositako gailu elektronikoek C motako USB ataka izan beharko dute. Ordenagailu eramangarriei, aldiz, 2026tik aurrera ezarriko zaie araudia.