Zergatik Verde Prato izena musika-proiektu honetarako?
Ez nuen nahi izenburuan neska bat, mutil bat edo talde bat nintzela jakitea, horrela musikari gehien bat garrantzia emateko. Nire amaren antzezlan bat, Tolosako udal antzerki tailerra zuzentzen duena, horrela deitzen zela gogoratu nintzen. Estreinaldiaren kartela txikitatik gustatu zitzaidan, izen horrekin. Basileren ipuin bat aipatzen du, eta aukeratu egin nuen. Polita iruditu zitzaidan.
Verde Prato baino lehen, bi musika-proiektutan ibilia zinen, nola hasi zinen musikan?
Izeben piano-akademian hasi nintzen, baina teoria-musikalarekin ez nintzen oso gai sentitzen ez musika jotzeko eta ez konposatzeko ere. Gero, Bilbon laguntaldea egin nuen eta gehienek musika-taldeetan jotzen zuten. Orduan, lagun batek proposatu, eta horrela hasi nintzen Serpienten jotzen, jolas baten moduan, ondo pasatzeko. Modu horretan musikara hurbiltzeak erakutsi zidan era asko zeudela musika egiteko.
Zerk bultzatu zintuen Verde Prato bezala salto egitera?
Jon Mantzisidorrek proposatu zidan lau abesti bakarka jotzea kontzertu esperimental batzuetan. Froga bezala egin nuen, eta pixkanaka jarraitzera animatu nintzen, kontzertuak ateratzen hasi zitzaizkidalako.
Musika bakarka edo talde baten barruan egitea nahiago duzu?
Bi aukerak gustatzen zaizkit. Dena erabaki dezaket eta emaitza nahi dudanera zuzendu, baina taldean besteen bertuteak eta talentua dituzu, ez zara hainbeste erortzen zure automatismoetan.
Verde Prato sortu zenuenetik zer aldatu da zure bizitan?
Beno, ba dena, neurri batean, horri lehentasuna emanez bukatu dudalako, eta horrek erabaki guztiekiko harremana daukalako, halabeharrez.
Zein izan da zure sopresa handiena musikaren industrian sartu zarenean?
Egia esan, gehien harritu nauena prekarietatea izan da, noraino den izugarria da.
Zerk bultzatu zaitu euskal folklorea berpiztera?
Hori etiketa bat da, nik ez dut horrela sentitzen. Betidanik erakarri nauen zerbait da, abesti herrikoiak, bizitzaren parte baitira oso modu naturalean, otorduetan, familiako ospakizunetan eta abarretan abesten dira. Euskal kultura garrantzitsua da niretzat iturri bezala, baina beste musika batzuk bezala. Ez naiz aditu bat sentitzen euskal folklorearekiko, eta beraz, ez naiz eroso sentitzen rol horrekin.
Zergatik uste duzu konektatzen dela jendea zure musikarekin euskalduna ez jakin arren?
Uste dut musikaren emoziogaitasuna letra-hizkuntzatik haratago doala; balio erantsia da, baina bitxia da, hura gabe kantu batek asko ken diezaguke, niri ezagutzen ez ditudan hizkuntzetako musikarekin gertatzen zait, eta, beraz, euskararekin modu berean gerta daitekeela imajinatzen dut. Oso polita da hori.
“Musika munduan prekarietate itzela dago, ezin duzue imaginatu”
Gainera, margolaria zara, En Tol Sarmientoren azken diskoaren azalean sortuta- koa. (Guretzat izena duena) Nola uztartzen dituzu sormenarlo horiek?
Beno, uste dut sentsibilidadea bietan bera dela, baina tresna desberdinekinduten guztia isildu baino. Niretzat ezagutzatresna desberdinak dira, biekin asko ikasten dut, eta bakoitzak bere berezitasunak ditu, pintura prozesu bakartiagoa da, bertsioaren momentua ez dela amaitzen iruditzen zait; musikarekin, berriz, kontzertuak daude, eta hor besteekiko kontaktua erakusketa batena ez bezalakoa da, askoz zuzenagoa eta fisikoagoa da musika gorputzean sentitzen duzu, gustatu ala ez. Eta beno, ongi uztartzen ditut… baina nire plana biekin jarraitzea da.
Norekin kolaboratzea gustatuko litzaizuke etorkizun batean? Bai Euskal Herri eremukoak, bai nazioartekoak.
Jende askorekin, Cate Le bon, Dinamarca, eta euskal eremutik ba ez dakit, Tatxers-ekin, adibidez.
Sentitzen duzu Verde Prato bat datorrela soinu hiritarragoak eta pop gehiago egiteko joera duen Espainiako eszena batekin?
Taldeka sailkatzeko eta sartzeko nolabaiteko errezeloa dut, uste dut beti beste proiektu batzuekin batera gauzak egongo diren arren, bakoitzak bere berezitasunak dituela.