Plataforma ezagunak arau berria txertatu du. Elikadura nahasteak “goretsi edo bultzatzen” dituzten iragarki zein bideoak debekatuko ditu. YouTubek aipatu du testuingurua kontuan hartuko dutela bideoa ezabatu ala ez erabakitzerakoan; eta hezigarriak diren elikadura nahasteei buruzko bideoak mantenduko dituela. Horien artean daude dokumentalak edo oinarri zientifiko zein artistikoa dutenak. Hori bai, 18 urtetik gorakoek soilik ikusi ahal izango dituzte.
Gainera, elikadura nahasteei buruzko bideoek azpian informazioa edukiko dute, horrelakorik pairatzen duten erabiltzaileek laguntza eskatzeko aukera izan dezaten hauen bitartez. YouTube Health-eko zuzendaria den Garth Graham medikuak honakoa adierazi du: “Sortzaile bat elikadura nahaste batetik nola sendatu den azaltzen duen bideoa lagungarria izan liteke funtsezkoa den elkarrizketa sortzeko eta ez horren bakarrik sentitzeko”.