Markhor M1 bizikleta elektrikoa, tolesgarria eta lapurtu ezina

Markhor M1 bizikleta magnesiozko aleazio-marko batetik abiatuta eraiki da, 21 kiloko pisua arintzeko. Sei erradio eta 20 hazbeteko diametroko gurpilak ditu, kautxuz eginak eta ziztadekiko erresistenteak. 120 kiloko karga erabilgarria du. Haren osagaien artean, azpimarratzekoak dira eragingailu mekanikodun disko-balazta eta sei abiadurako aldagailua, aurreko LED argia eta atzeko islatzaile gorria.

Sistema elektrikoa eskuilarik gabeko korronte zuzeneko motor batek osatzen du, 36 voltetan funtzionatzen duena eta gehienez 350 W-ko potentzia duena. Litiozko bateria batek elikatzen du, 50 kilometroko autonomia maximoarekin modu lagunduan, eta 30 kilometrokoa eskulekuaren azeleragailua puzten bada. Kargatzeko, 4 eta 5 ordu artean behar dira, gutxi gorabehera

Lapurren aurkako bizikleta

Markhor M1-ak MaxTracker sistema du. Sistema fisikoak eta segurtasun-funtzio adimendunak konbinatzen dituen lapurreten aurkako gailu bat da. Bizikleta eskuraezin bihurtzen du horrek. Lehenik eta behin, lapurrak segurtasun handiko giltzarrapo fisiko bati egin beharko dio aurre. Jarraian, desblokeatzen bada, lapurretaren aurkako alarma ozen bat piztuko da, behar ez bezala manipulatuz gero aktibatzen dena, eta, aldi berean, jabeari ohartarazten diona, telefono mugikorrean duen aplikazio baten bidez. Aplikazio horrek berehalako jakinarazpenak ematen dizkio, zerbait susmagarria gertatzen bada. Gainera, bidoi-euskarriaren kaiolaren a­tzean ezkutatutako GPS jarraipen-gailu batek hura lokalizatzea eta 5G/LTE konexio baten bidez komunikatzea ahalbidetzen du. Lau segurtasun-maila horiei beste bat gehitzen zaie: Markhor enpresak konpromisoa hartzen du bere bezeroei bizikletaren kostua itzultzeko, baldin eta bizikleta lapurtu eta hilabeteko epean berreskuratzen ez bada.

Bizikleta honen lehen entregak aurtengo maiatzerako aurreikusita daude.