Tender: Creature Comforts, Android zein IOS plataformetan

Bere izena Tinderrek inspiratzen du, jendea edo bikotekidea aurkitzeko aplikazio ospetsuak. Tender: Creature Comfortsen izaki ezezagunekin hitz egiten dugu, elkar ezagutzeko; gogoko ez ditugunekin swipea egin dezakegu, eta gogokoekin txata ireki. Jendearekiko kidetasunaren eta kidetasun ezaren kultura hori, fikzio hutsezko ingurune batera ezin hobeto egokitua, eta adimenez diseinatua. Noizean behin, ikusiko dugu benetako app bat balitz bezala iristen zaizkigula jakinarazpenak; egutegia egokitu beharko dugu; ausartago edo apalago erantzun, eta gure historia ukitu pertsonal batekin bideratu.