Bartzelona, hiriburu kosmopolita

Bartzelona Kataluniako Autonomia Erkidegoko hiriburua da. Konde-hiria bere arte eta arkitekturagatik da ezaguna, nahitaez bisitatu beharreko hamaika leku baititu. Familia Santuaren eliza zoragarria da, zalantzarik gabe, hiri honen bereizgarria. Antoni Gaudík diseinatutako basilika ikusgarria 1882an hasi zen eraikitzen, eta gaur egun oraindik amaitu gabe dago. Bere ibilbidearen zati handi bat hura eraikitzeari eman zion egilearen osotasun artistikoa ageri da han. Artistaren beste diseinu bat Güell parke ospetsua da, Gizateriaren Ondare izendatua. Hiriaren goiko aldean dago, Serra de Collserola mendiaren magalean, eta zeramikazko mosaiko kolorez estalitako forma apetatsuko eraikinek osatzen dute. Gaudíren obrarik onenetako bat Batlló Etxea da, Gizateriaren Ondarea. Gracia Pasealeku dotorean kokatutako modernismo katalanaren harribitxi horrek naturaren forma organikoetan inspiratutako fatxada ikusgarria du. Barrualdea magiaz eta fantasiaz beteta dago, forma uhinduei, argi-patioari eta tximinia harrigarriz betetako teilatuari esker.

Hiriko erdigune neuralgikoetako bat auzo gotikoa da. Bertan, monumentuz eta txoko paregabez betetako Erdi Aroko kale eta plazen artean galdu ahal izango da bisitaria. Auzo horretan dago Bartzelonako katedrala, XIII. eta XV. mendeen artean eraikitako tenplu gotiko ederra. Auzo gotiko horretan dago Plaça de Sant Jaume plaza nagusia, hiriko zahar eta adierazgarrienetako bat; han daude Generalitatearen jauregia eta Bartzelonako Udala.

Las Ramblas, etorbide nagusia

Espainia plaza, 1929ko Nazioarteko Erakusketarako eraikia, hiriko lekurik esanguratsuenetako bat bihurtu da. Bertan daude Erakustazoka, Kataluniako Arte Museo Nazionala, Las Arenas merkataritza-gunea, antzinako zezen-plazan dagoena, eta Veneziako dorreak.

Las Ramblas Bartzelonako etorbide nagusietako bat da. Haietan paseatuz gero, Erregina jauregiaz, La Boquería azokaz eta El Liceu antzokiaz gozatu ahal izango duzu. Gainera, Ramblen amaieran, Portu Berrian, Cristóbal Colónen estatua enblematikoa dago, eta handik La Barcelonetara irirtsi daiteke bisitaria, Espainiako hiri-hondartza ospetsuenetako batera.

Pa amb tomàquet, calçots con salsa de romesco, arroz beltza eta botifarra amb mongetes Bartzelonako plater tipikoetako batzuk dira.