Uda Ikastaroen eskaintza zabala

Jarduerez, eskolez, ikasketez, talde-lanez eta azken azterketez betetako urtebeteren ondoren, merezitako atsedena hartzeko ordua iristen da, edo, agian, ez… Beraien intereseko gairen batean trebatzen edo sakontzen jarraitu nahi dutenentzat, ekainean, uztailean eta irailean udako ikastaroak eta tailerrak eskaintzen dituzte estatuko unibertsitateek. Aurten, pairatzen ari garen osasun-egoera dela-eta, horietako asko online izango dira. Prestakuntza mota hori aukeratzeak dakartzan abantailen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: oso laburrak dira, aste gutxi irauten dute, jakintza-arlo jakin bateko espezialistek ematen dituzte, aukera ezin hobea dira hitzaldi eta tailerretara joateko; beraz, modu ezin hobea da gai jakin bati buruz ditugun ezagutzak zabaltzeko, eta ez da ahaztu behar ikastaro horietako batzuetara joateagatik kredituak lor daitezkeela.

Estatuko unibertsitateek udako ikastaro ugari eskaintzen dituzte, horietako batera joan nahi duten ikasle guztien behar eta lehentasunetara egokituta. Unibertsitate horien artean honako hauek nabarmendu behar dira:

Madrilgo Konplutensea

Konplutenseko Udako Ikastaroak uztailaren 5etik 30era egingo dira San Lorenzo de El Escorialen. Aurrez aurreko 55 ikastaro izango dira guztira, gai hauei buruzkoak: “COVID-19aren ikerketa zientifikoa”, “Garapen jasangarriaren helburuak”, “Goi-mailako hezkuntzaren erronkak; turismoa”, “Fake news”, “Lan-merkatua”, “Demokrazia, eta genero-ikuspegitik dituen balioak”.

Madrilgo Mugidaren modak, musikak, zineak eta arteak ere leku berezia izango dute kultur programazioan, desfileen, proiekzioen eta mugimenduari buruzko elkarrizketen bidez, haren 40. urteurrenean. Ikastaroen programa: cursosveranoucm.com.

Andaluzia

UNIAren Málagako egoitza teknologikoak 14 udako ikastaro hartuko ditu, horietatik zazpi uztailaren 5etik 9ra, eta gainerako zazpiak irailaren 6tik 10era. Uztaileko lehen hamabostaldikoak hauek izango dira. “Artea, gerra eta iraultza Europako modernitatean”, “Business intelligence eta big data analytics”, “Turismo eta COVID-19 ikastaroak: Espainia eta Marokoren arteko turismo-garapenerako estrategiak eta politikak, pandemiari aurre egiteko”.

Horiei beste hiru topaketa gehitu behar zaizkie: “Erantzukizun sozialetik jasangarritasunera. Erronka bat kudeaketan”; “Teknologia berriak Haur eta Lehen Hezkuntzarako”, “Robotika eta programazioa”, eta “Ingurumen-akustika: eraikuntza, jarduerak eta zarata-mapak”. Kontsulta ezazu programazio osoa: www.unia.es.

EHU

UPV/EHUko Udako Ikastaroen 40. edizioa izango da aurtengoa, eta eskaintza hibrido zabala izango du, hiru campusetako aurrez aurreko eskolak eta online modalitatea uztartuta. Bizkaiko campusean 25 prestakuntza-ikastaro emango dira aurten, “Hezkuntzaren, Garapen Jasangarriko Helburuen eta jasangarritasunaren, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen arlokoak”.

Emango diren ikastaroen artean daude “Arlo guztietan ikasteko irakurtzea: nola hobetu ikasleen irakurtzeko gaitasuna”, “Haur eta Gazte Literatura eta Garapen Jasangarrirako Hezkuntza”, “Green Deal: inflexio puntua klima krisiaren aurrean?”, “Biomimesia”, “Ekonomia zirkularra eta haren aukerak” edo/eta “Giza osasunaren eta gure planetaren osasunaren arteko loturak”. Begiratu eskaintza osoa www.uik.eus webgunean.

UNED

UNEDen udako ikastaroak ekainaren 21etik irailaren 23ra izango dira. Edizio honetako gaiak hauek izango dira: “Klima-aldaketa”, “Milurtekoaren garapen-helburuak”, “Hustutako Espainia”, “Genero-indarkeria”, “Adierazpen-askatasuna”, “Politikaren krisia”, “Konstituzioaren erreforma”, “COVID-19 pandemia” eta “Telelana”. Informazio gehiago, honako webgunean duzue eskuragarri: www. uned.es

Errioxako eta Valentziako ikastaroak

Errioxako Unibertsitatearen 14 ikastaro eskaintzen dizkigute; bai aurrez aurre bai online egingo dira, ekainean, uztailean, irailean eta azaroan. Filosofia: ikastaro hauetan gaur egungo gaiak jorratuko dira, hala nola “Adimena eta segurtasun”, “Genero-indarkeriak eta aniztasunetik abiatuta emandako erantzunak”.

“Zientziak eta arteak materialismo filosofikoaren aurrean”, “Ospitaleetan animalien laguntzaz egindako esku-hartzeak” eta “Erizaintzarako organo eta ehunen dohaintza eta transplantea” dira horietako batzuk. Fundacion.unirioja.es helbidean informazio guztia, zehatz.

Valentziako Unibertsitateari dagokionez, Zientzia Molekularreko Institutuak Graduko ikasleentzako Summer Campus delakoa antolatu du, uztailaren 12tik 16ra. Zientzia-, fisika-, kimika- eta ingeniaritza-titulazioetako hirugarren eta laugarren urteko ikasleei zuzenduta dago, eta nanozientziarekin eta material molekularrekin lotutako alorretan hasi nahi dute zientziaren eta ikerketaren munduan. Diziplina horiek eragin handia dute hainbat sektoretan, hala nola biomedikuntzan, elektronikan, farmazian eta materialetan. Programa ikusteko, sartu ICMol webgunean.