Huawei Watch Fit, erloju adimenduna eta autonomoa

Huawei Watch Fit erloju adimendunak amoled konfigurazioa duen 1,64 hazbeteko ukipen-pantaila du, 456 x 280 pixeleko HD bereizmenekoa, azaleraren % 70 hartzen duena.

Smartwatchak 46x30x 10,7 milimetroko neurriak ditu, uhalak 13 eta 21 zentimetro arteko luzera du, eta 27 gramoko pisua. Berde, arrosa eta beltz kolorekoak daude eskuragarri. Huawei erlojuak prestazio ugari ditu, guztia diseinu dotore eta eroso baten pean.

Erloju adimendun honek ia 100 kirol modalitate ditu, horien artean runninga, txirrindularitza, igeriketa, arrauna, yoga, pilatesa, crossfita, taekwondoa, karatea eta eskrima. Odoleko oxigenoa eta bihotz-maiztasuna neurtzeko tresnak ere aurkituko dituzu. Gainera, une bakoitzean duzun estresa eta gaueko loaren kalitatea monitorizatzeko gai da, datu zehatz-zehatzekin, gainera. Huaweiren smartwatcharen beste alderdi azpimarragarri bat da Huaweiren osasun-aplikazioarekin duen sinkronizazio azkarra.

10 eguneko autonomia

Huawei Watch Fit delakoaren ezaugarri oso positibo bat da erabilera normaleko 10 eguneko eta erabilera intentsiboko 7 eguneko autonomia duela. Bateria azkar karga daiteke, karga magnetikoko oinarriaren bidez, eta ordubete baino gutxiago beharko da haren 180 mA-en % 100era iristeko.

Bere apparen bidez, nahierara konfiguratu ahal izango duzu Watch Fit aplikazioa, nahi duzun interfazea aukeratuz eta nahi duzun jakinarazpen mota zehaztuz, bai soinu-mota, bai bibrazioa aktibo dagoen ala ez. Beste datu garrantzitsu bat da nahiko azkar ikasten dela gailua erabiltzen, eta, beraz, minutu gutxiren buruan, erloju adimenduna bikain kontrolatuko duzula.

Salneurria:

Oinarrizkoa: 75 €

(Amazon)