Irakurzaleentzako opari bereziak

Irakurtzea oso ohitura ona eta osasungarria da. Irakurtzeak dakarren onurarik handiena da estresa % 68raino jaisten dela, bihotz-erritmoa murrizten duelako eta pertsonak hobeto atseden hartzen uzten duelako. Ohiko irakurle batek gehiago garatzen ditu trebetasun kognitiboak, memoria epe labur eta luzera aktibatuz. Irakurtzean, hiztegia zabaltzen dugu, eta, ondorioz, adierazpen-trebetasunak hobetu, hala nola idazketa, ortografia eta kontzeptuen sintesia. Frogatuta dago irakurketak enpatia areagotzen duela. Irakurtzen duen pertsona bat besteen bizipenak ulertzeko prest dago, eta hori beti da abantaila.

Irakurtzeko LED argia eta markagailua

Zalantzarik gabe, argirik onena naturala da. Baina gauetarako, oso garrantzitsua da irakurtzeko argi egokia izatea. Aukera ona dira LED lanparak, gaueko irakurketarekin jarraitzeko adinako intentsitatea baitute. Horri gehitzen bazaio euskarri mota horrek pintza bat duela eusteko, eta, era berean, orrialdeen markatzaile gisa erabil daitekeela, konbinazio ezin hobea bihurtzen da irakurle amorratu guztiei oparitzeko. Beste aukera bat betaurreko argidunak dira. Opari praktiko eta originala dira, eta, gainera, gure ikusmen-zorroztasuna hobetzen du.

Liburuen euskarria

Opari hau bereziki pentsatuta dago paperezko formatuko liburu tradizionalen zale diren irakurleentzat, baldin eta beren gelari edo apalategiari dekorazio-puntu dibertigarri bat gehitu nahi badiote. Liburuei eusteko euskarri hauek, funtzio praktiko bat baino, funtzio estetiko bat betetzen dute, era guztietako materialekin egindako diseinuak baitaude, klasiko zein modernoak. Opari hau oso praktikoa da, apalategia txukun mantentzen laguntzen baitu, liburuak erortzea edo hondatzea saihestuz.

Betaurrekoentzako euskarria

Oro har, irakurzaleek betaurrekoak erabiltzen dituzte. Arazorik handiena izaten da nonbait utzi, eta gero ahaztu egiten zaigula non. Opari original eta dibertigarri honek irakurlerik buruberoenari betaurrekoak beti “bistan” izaten lagunduko dio. Erabiltzen ez direnean, betaurrekoak jartzeko euskarriak dira. Eskuragarri dauden modeloak askotarikoak dira; esate baterako, zurezko sudurrak, askotariko animalien irudi polit eta originalak.