Karrikan plataformak kaleko arte eszenikoak bultzatuko ditu

Bilboko, Leioako, Gasteizko, Hendaiako eta Antsoaingo (Nafarroa) udalek euren indarrak batu dituzte berriro, Karrikan plataformaren laguntzen bosgarren edizioko deialdia egiteko. Martxoaren 25era arte (barikua) zabalik egongo den deialdiaren helburua da Euskadiko (Iparraldeko eta Hegoaldeko 7 lurralde historikoetan) kaleko arteetan sorkuntza lanak bultzatzea eta lan horiek Pirineoen alde batean eta bestean garatzea. Aurtengo edizioan, Karrikan plataformaren helburua da konpainia, talde eta artista berrien edota profesional bihurtzeko bidean daudenen sorkuntza originalei laguntzea da. Espazio publikoan jarduten duten Euskadiko artistei zuzenduta dago. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari, nahiz eta onartuko diren arte eszenikoen beste diziplina guztiak ere: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak, etab. Hala ere, lehentasuna izango dute testurik ez duten edo euskaraz egin diren ikuskizunek. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira. Karrikan plataformako bazkideek aukeratutako proiektua sorkuntza-prozesuan zehar bultzatzeko konpromisoa hartzen dute, hau da, sorkuntzarako laguntza ekonomikoa emanez, sorkuntzarako egoitzak eskainiz, arte, teknika eta administrazio laguntza emanez -konpainiaren beharren arabera-. Gainera, aukeratutako proiektuak hainbat ekitalditan programatuko dira 2023an zehar: Bilboko Kalealdian, Leioako Umore Azokan, Gasteizko KaldeArten, Hendaiako Mai du théâtre jaialdian eta Antsoaingo udako programazioan. 2022ko deialdi horrekin bat egin dute, bazkide laguntzaile gisa, Iurretako eta Arrigorriagako udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Dantzaguneak. Baliabideen gune horren helburua da dantza-ekimenak sustatzea eta dantzaren arloan lan egiten duten pertsonei laguntzea. AURREKO DEIALDIETAN AUKERATUTAKO PROIEKTUAK Aurreko edizioan honako proiektu hauek aukeratu ziren: “Edén”, Arriera bilbotar konpainiarena, objektuen antzerkia, musika, dantza eta plastika uztartzen zituena, eta “Mikra” Berdinki gipuzkoarrena, zirkuko teknikak, monozikloa, oihalak eta akrobazia, kantuarekin eta ahotsarekin bateratzen zituen ikuskizuna. 17 proposamenen artean aukeratu zituzten, eta euren originaltasuna, gaia, proposamenak egin zituzten taldeak eta proiektuaren bideragarrita hartu ziren kontuan balorazioa egiterakoan. Karrikanek hautatutako beste konpainia batzuk hauek izan dira: Eva Guerrero konpainia («El fin de las cosas»), Amaia Elizaran («Block»), Mystérieuses Coiffures konpainia («La leyenda del hombre pájaro») eta Eflirkoa Collectif («Echo»).

Gehiago irakurri