Kanada: Ikerketa baten arabera, marihuana legeztatu ostean, kontsumitzaileek garagardo gutxiago erosten dute

Ikerketa Drug and Alcohol Dependence-en argitaratua izan da eta datuek erakusten dutenez, ordezkapen efektua gertatzen ari da. Kontsumitzaileek, sekula baino gehiago, marihuana aukeratzen dute garagardoaren ordez.

Bildutako datuen arabera, “garagardoaren salmentak murrizten jarraitu zuten legeztatzearen ondoren. Honek iradokitzen du garagardoa utzi nahian dabilela jendea marihuanaren mesedetan”. Ikerketak dioenez, “Kanada osoan, garagardoaren salmentak 100.000 biztanleko 96 hektolitrotan murriztu ziren marihuana legeztatu eta berehala, eta hilabete baten ostean 100.000 biztanleko lau hektolitrotan. Batez besteko hilabeteko murrizketa 100.000 biztanleko 136 hektolitro da legeztatzearen ostean”. Ikertzaileak ohartu dira joera hau ez dela aplikatzen likoreetan.

2022-23 urte fiskalean, Kanadak, marihuanaren bitartez, ardoa edo garagardoak batera baino onura gehiago sortu zituen. Banketxe batek argitaratutako datuek diote marihuana “lehiakide bikaina” bihurtu dela alkoholarentzat. Bere estimazioen arabera, 20 milioi pertsonak aldizka kontsumituko dute datozen bost urteetan. Alkoholak, berriz, bi milioi edale galduko dituelakoan daude.

Kanadar ikerketaren eta banketxearen datuek erakusten dutenez, marihuana nagusituz joango da urteak pasa ahala, garagardoak zuen lekua inbadituz. Honek, ziurrenik garagardoaren industrian eta, oro har, alkoholarenean, aldaketa orokorrak sortuko ditu.