Ia konturatu gabe negua badoa, egunak luzatzen hasten dira, tenperaturak atseginagoak izaten hasten dira eta denok gaude mugitzeko prestasun handiagoarekin. Faktore horiek guztiek ekuazio perfektua sortzen dute aire zabaleko jarduera fisikoa egiten hasteko. Ariketa egiteak ez du esan nahi gimnasioa bezalako leku itxi batera joan behar denik. Aire zabalean ariketa egiteak onura asko ekar ditzake. Aldartea hobetzen laguntzen du, D bitaminarekiko esposizioak energia maila handitzen du. Paisaiak ikustea dakar. Oinez bazabiltza, korrika bazabiltza edo bizikletan bazabiltza, litekeena da muinoak aurkitzea, eta horrek muskulu-talde ugari lantzen eta entrenamenduaren intentsitatea igotzen laguntzen dizu.
Entrenamendu osoa izateko, errutinak hiru ariketa mota izan behar ditu
1.Ariketa aerobikoa: Ariketa honekin, muskulu handienak erabiltzen dira, eta bihotzaren taupadak bizkorrago doaz. Komeni da gutxienez bi ordu eta erdiko ariketa aerobikoa egitea, intentsitate neurritsukoa, astero.
2.Luzatze-ariketak: Muskuluak luzatzen dituzte, artikulazioetan malgutasun eta mugimendu-maila handiagoa izateko. Luzatze-ariketei esker, lesioak ere saihesten laguntzen dugu. Ariketa hauek oso onuragarriak dira.
3.Indarreko entrenamendua: Muskuluak aktibatzen dira, indartzeko, eta hezur sendoagoak eratzen laguntzen dute. Garrantzitsua da gihar talde nagusi guztiak gutxienez astean bitan lantzea.
Aire zabalean egin daitezkeen 5 ariketa
IBILTZEA
Ibiltzea da gehien behar dugun kirol-jardueretako bat, daramagun bizimodu sedentarioa dela eta. Ibiltzea ariketa kardiobaskular oso osasungarria da, adin guztietarako egokia, eta mesede egiten dio bizkarrezurraren eta aldaken osasunari.
KORRIKA EGITEA
Beste jarduera kardiobaskular ezagun bat da, eta aire zabaleko kirolaren onurez gozatzeko aukera ematen du. Kaloriak eta gantza erretzen laguntzen du, eta sasoi fisikoa hobetzen du.
SOKASALTOAN ARITU
Arnasketa-, zirkulazio- eta muskulu-sistemak aktibatzen ditu. Konba-jauziak erresistentzia kardiobaskularra hobetzen du.
BIZIKLETAN IBILTZEA
Kirol honek, batez ere, beheko gorputz-adarren, zangoen eta ipurmasailen giharrak lantzen laguntzen digu, kaloriak erretzen eta giharren sasoia hobetzen dugun bitartean.
ZIRKUITU BAT EGITEA
Hainbat ariketa zirkuitu formatuan egitea jarduera kardiobaskularra egiteko modu egokia da.
Aire zabalean ariketa egiteko 5 gomendio
HASI AURRETIK, BEROTU
Bost minutuz ibiltzea komeni da, belaunak bularrerantz altxatuz. Muskuluak berotu eta luzatzeak lesioak prebenitzen lagun dezake.
AIRE ZABALEKO GIMNASIA
Aukeratu etxetik gertuko parke bat edo
jolas-gune bat errutina hasi eta amaitzeko.
OBJEKTUAK
Aukeratu ariketa egiteko erabiliko dituzun objektuak: parkeetako bankuak, zuhaitzak, eskudelak.
GORPUTZ OSOAN PENTSATU
Zure gorputzaren pisua aprobetxatzen duten ariketak aukera ona dira. Egin ariketa bakoitzaren errepikapenak, eta, gutxinaka, errepikapenak gehitu.
ALDAERAK
Aldaerak egin itzazu noizbehinka, adibidez, ibilbidea aldatu edo ibilbide desberdinak gehitu.